Ilustrazio eta objektu erakusketa.
Komisarioa eta ilustratzailea: Aitziber Alonso.
Frida Kahlok, gaur egun ikono bihurtutako margolari mexikarrak, bizitza latza izan zuen. Gaixotasuna, istripu traumatiko bat eta Diego Riverarekin izandako erlazio zailak bideratu zuten bere estilo piktorikoa eta, bide batez, kolore eta naturaz inguratzeko Fridaren beharrra.
Erakusketa honek bere istorioa kontatzen du.
Beti esan izan da bertsolaritza taldeko ekintza bat dela. Baina, zenbateraino aztertu dugu taldetasun hori? Nolakoa litzateke bertsolaritzaren egitura bera feministagoa, kooperatiboagoa eta horizontalagoa balitz? Bertsolaritza elementu askok osatzen dute, eta batzuetan joera izaten dugu elementu horiek era isolatuan aztertzeko. Bertsolaria eta gai-jartzailea. Bertsolaria eta entzulea. Kantatzen dena eta kantatzen duen gorputza. Testua eta kantaera. Muga zurrunak ezarri ordez horiek lausotu eta bertsolaritza beste leku batetik biziko bagenitu, ez ote genuke sorkuntzarako leku eta bide berririk aurkituko?
Urrutitik begiratu izan ditugun pieza horien arteko harremana beste modu batean lantzeko ahalegina da GEL ("Gerturatu eta lau"). Lau saiotan eta lau ardatzetan egituratu dugu proposamena: bertsolarien erabakimena; entzuleen erabakimena; kantaera eta gorputzen arteko harremana. Horiek dira landuko ditugun ardatzak.
Tangramaren paradoxak dio pieza berdinekin egitura berdinak eraikita ere, emaitza ezberdina izaten dela. Hari horretatik tiraka, oholtza gaineko botere harremanak berdin eraikitzen al dira kasu guztietan? "Bertso-maila" esaten diogun hori, gauza bera al da ahots guztientzat? Praktikaren teoriatik edo, nahi bada, teoriaren praktikatik, saiakera bat egingo dugu, porrota ere arrakastatzat jota.
Bilintx erabat donostiarra eta euskalduna zen, baina, gaur egungo hainbat bertsolarik bezala, beste sustrai batzuk ere bazituen. Dionisio Ureña, aitona, Huelvako Ayamonten jaioa zuen, Portugalgo mugan.
Erdaretatik plazetarako urratsa egin duten hiru lagunen lekukotasunak bilduko ditugu: Jone Uria, Jon Maia eta Aitor Servier bertsolarienak. Amagoia Mujika kazetariak gidatuko du saioa.
Oharra: Gonbidapenak maiatzaren 5eko goizeko 11:30etik aurrera lortu ahal izango dira donostiakultura.eus/sarrerak webgunean eta Okendo Kultur Etxean.
Areto nagusia.
Aforoa mugatua: 70 plaza.