Ilustrazio eta objektu erakusketa.
Komisarioa eta ilustratzailea: Aitziber Alonso.
Frida Kahlok, gaur egun ikono bihurtutako margolari mexikarrak, bizitza latza izan zuen. Gaixotasuna, istripu traumatiko bat eta Diego Riverarekin izandako erlazio zailak bideratu zuten bere estilo piktorikoa eta, bide batez, kolore eta naturaz inguratzeko Fridaren beharrra.
Erakusketa honek bere istorioa kontatzen du.
Ganbarak istorioz beteta daude. Liburu zaharrak ilaretan pilatzen dira, Hautsez betetzen dira eta gehienetan ahaztuta geratzen dira izkinetan. Baina nire Ganbaran desberdina da, izan ere, istorio honen protagonistak gure bizitza aldatzen duen liburu horietako bat aurkituko baitu.
Adina: + 6 urte
Informazio gehiago: Ttipia
Areto Nagusia.
Aretora sartzeko beharrezkoa da guztiek maskara eramatea, eta gomendagarria 6 urtetik beherako haurrak barne.
Oharra: Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da; korreo elektronikoz (okendokulturetxea@donostia.eus) edo telefonoz (943 290672). Soilik hartuko dira kontuan maiatzaren 3an goizeko 10:00etatik aurrera egindako eskaerak.
Edukiera: 75 eserleku.
Erakusketek helduak eta txikiak arte praktiketara hurbildu eta elkarrekin gozatzeko aukera eskaintzen dute. Oraingo honetan Bideo-jokoak: Play without end erakusketa izango dugu oinarri.
Ezagutzen al duzu bideojokoetan aritzen den artistaren bat? Nolakoa da? Bideojoko artistak bagina zein nolako jokuak sortuko genituen? Nortzuk izango ziren gure historioen protagonistak?
Erakusketan barrena bideojoko erabiltzen duten artista desberdinen lanak ezagutuko ditugu. Lantegian, gure gorputzetatik abiatuta eta material desberdinak erabiliz, gu geu eraldatuko gaituzten pertsonaiak sortuko ditugu.
Orizomegamia oihalean patroiak sortzeko Japoniako teknika tradizional bat da, origami estiloan tolestu eta gero tindagaietan partzialki murgilduz. Ikastaroak bi atal ditu: lehen atalean tolesteko sistemak azalduko ditugu eta Kutxa Ekoguneko landaredia ezberdinetatik koloreak nola lortu ikasiko dugu. Ostean hainbat toleste-sistema eta kolore-konbinazio esperimentatuko ditugu, teknika ulertu eta probatzen joateko. Bigarren atalean parte-hartzaile bakoitzak ikasitako guztia aplikatzeko aukera izango du etxera eramango duen zapi bat sortuz.
Ane Baztarrika. Artista eta diseinatzaile, Arte Ederretan eta ehun-diseinuan prestatua. Japonian zehar bidaiatzeko aukera izan zuen, eta hainbat ehun-teknika tradizionaletan sakondu zuen, hala nola Shibori eta orizomegamian, eta baita tinta naturaletan ere. Tindagai jasangarriei buruz ikertzen hasi zen Amsterdameko laborategi batean | www.anebaztarrika.com
Kondairak dio badela nonbait ahalmen berezidun diamante magiko bat: ilbetearen argiak ukitzen duenean, bere jabearen desioak betetzen ornen ditu. Maga Kahn mago arriskutsuaren ametsa bizitoki duen oihan ilunetik ateratzea da. Izan ere, ezin du eguzkiaren argia jasan, erre egiten baita izpi batek azala ukitu bezain pronto. Sablehortz kapitainak, itxuraz, munduko piratarik anker eta beldurgarrienak, bere ontzia urre eta bitxiz bete nahi du. Pinky gazteak, aldiz, bizimodu lasaia beste helbururik ez du, eta, Veronicak, haren lagunik onenak, abenturak ditu amets. Ezustean, baina, Marco txikia da diamantearekin ihes egiten duena, eta konturatu orduko, denak ere diamante magikoa lortzeko lasterketa arriskutsu batean murgilduko dira.