Idoia Asurmendi (ahotsa, gitarra, pianoa), Joanes Ederra (baxua), Andoni García (gitarra), Karlos Aranzegi (bateria)
Idoia Asurmendiri familia girotik datorkio musikarako zaletasuna, eta txikitatik hasi zen bere etxeko musika-tresnekin esperimentatzen. Urte luzez ere hala aritu da aisialdian, hainbat abesbatzatan parte hartuz eta piano ikasketak eginez. Bestalde, pedagogiako espezialitateko musika-ikasketak hasi ditu Musikenen.
2020ko udan hogei bat kontzertu eskaini zituen gure geografiako antzoki eta karpetan. Udazkenean bere lehen diskoa, Ilun eta abar, grabatu zuen eta 2021eko udaberrian aurkeztuko du. Eñaut Elorrieta eta Olatz Salvadorrekin kolaboratu du eta Fernando Velázquez-ek moldatutako bere kanta bat Euskadiko Orkestrarekin grabatu du.
Ilustrazio eta objektu erakusketa.
Komisarioa eta ilustratzailea: Aitziber Alonso.
Frida Kahlok, gaur egun ikono bihurtutako margolari mexikarrak, bizitza latza izan zuen. Gaixotasuna, istripu traumatiko bat eta Diego Riverarekin izandako erlazio zailak bideratu zuten bere estilo piktorikoa eta, bide batez, kolore eta naturaz inguratzeko Fridaren beharrra.
Erakusketa honek bere istorioa kontatzen du.
Safari lanak Lío en la Granja laneko bi protagonistak mantentzen ditu: Piñote eta Calabacín. Orain, bi pertsonaia horiek sabanan bizi izan duten gatazkaren berri ematen digute; bertara joan ziren lehoia desagertu zela jakin zutenean. Abenturaren erdian, lehoia topatzen dute, burumakur eta pentsakor, zeinak ez dakien orro egiten. Kasua ebazteko eta hari laguntzeko asmoarekin, horren arrazoiak zein diren aztertzen ahaleginduko dira. Zergatik saiatzen da krokodiloa lehoia laidotzen? Zergatik saiatzen dira gainerako animaliak hura gogaitzen? Zer behar da sabanako erregea ausardiaz betetzeko?
Txikienei zuzendutako ikuskizuna da, non eszenografiarekin jokatzen den ekosistema hori islatuko duen espazio erakargarri bat lortzeko. Bullying-a da jorratzen den gaia. Haurrek haren mehatxuak uler ditzakete krokodiloaren, lehoiaren, jirafaren, tximuaren eta elefantearen jokabidetik abiatuta. Piñote eta Calabacín pertsonaien kezka gurasoen eta irakasleen kezkaren antzekoa da. Txikienak ere krudelak izan daitezke beren kideekin.
Safariaz gozatzeko eta parte hartzeko gonbita luzatzen dizuegu.
Kondairak dio badela nonbait ahalmen berezidun diamante magiko bat: ilbetearen argiak ukitzen duenean, bere jabearen desioak betetzen ornen ditu. Maga Kahn mago arriskutsuaren ametsa bizitoki duen oihan ilunetik ateratzea da. Izan ere, ezin du eguzkiaren argia jasan, erre egiten baita izpi batek azala ukitu bezain pronto. Sablehortz kapitainak, itxuraz, munduko piratarik anker eta beldurgarrienak, bere ontzia urre eta bitxiz bete nahi du. Pinky gazteak, aldiz, bizimodu lasaia beste helbururik ez du, eta, Veronicak, haren lagunik onenak, abenturak ditu amets. Ezustean, baina, Marco txikia da diamantearekin ihes egiten duena, eta konturatu orduko, denak ere diamante magikoa lortzeko lasterketa arriskutsu batean murgilduko dira.