Ilustrazio eta objektu erakusketa.
Komisarioa eta ilustratzailea: Aitziber Alonso.
Frida Kahlok, gaur egun ikono bihurtutako margolari mexikarrak, bizitza latza izan zuen. Gaixotasuna, istripu traumatiko bat eta Diego Riverarekin izandako erlazio zailak bideratu zuten bere estilo piktorikoa eta, bide batez, kolore eta naturaz inguratzeko Fridaren beharrra.
Erakusketa honek bere istorioa kontatzen du.
Maiatzeko Zineforumean 5 euskal laburmetraien proiekzioa ikusteko aukera izango dugu; Haizearen egia, Bigarren sexua(z), Hemen gaur berriz, Nigandik eta Deia. Jarraian egileekin solasaldia.
Gonbidatuak: Aitor Gametxo, Ekain Albite, Imanol G Gurrutxaga, Khuruts Begoña eta Nora Alberdi.
Moderatzailea: Ander Gisasola
Ezagutzen dituzu herrialde ezberdinetako soinuak? Eta instrumentuak? Entzutearekin bakarrik, antzemango zenituzke? Zatoz frogatzera!