Ilustrazio eta objektu erakusketa.
Komisarioa eta ilustratzailea: Aitziber Alonso.
Frida Kahlok, gaur egun ikono bihurtutako margolari mexikarrak, bizitza latza izan zuen. Gaixotasuna, istripu traumatiko bat eta Diego Riverarekin izandako erlazio zailak bideratu zuten bere estilo piktorikoa eta, bide batez, kolore eta naturaz inguratzeko Fridaren beharrra.
Erakusketa honek bere istorioa kontatzen du.
Kristina Grozeva, Petar Valchanov. Bulgaria.
Trenbideko langile batek, Tsanko Petrovek, trenbidean milioi bat levs aurkitzen duenean, zenbateko osoa poliziari itzultzea erabakitzen du. Estatuak, horregatik, eskumuturreko erloju berri batekin saritzen du... laster funtzionatzeari uzten diona. Bitartean, Julia Staikova Garraio Ministerioko harreman publikoetako buruak erloju zaharra galdu du. Horrela hasten da Petroven borroka desesperatua, erloju zaharra ez ezik, duintasuna ere itzul diezaioten.
Informazio gehiago: Un minuto de gloria (Glory, 2016)
*Jatorrizko gertsioa euskarazko azpitituluekin