Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Alaia Martin eta Beñat Gaztelumendi. Gai-jartzailea: Joxerra Gartzia.
Aurtengo apirilaren 30ean beteko da Indalezio Bizkarrondo Ureña bertsolariaren jaiotzaren 190. urtemuga. Bilintx bertsolari erromantiko ezaguna Donostian jaio, bizi eta hil zen. Amodioa eta desamodioa izan zituen kantagai nagusi.
Saio honek Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak antolatutako Bilintxen menda bertso hamabostaldia itxiko du.
Ilustrazio eta objektu erakusketa.
Komisarioa eta ilustratzailea: Aitziber Alonso.
Frida Kahlok, gaur egun ikono bihurtutako margolari mexikarrak, bizitza latza izan zuen. Gaixotasuna, istripu traumatiko bat eta Diego Riverarekin izandako erlazio zailak bideratu zuten bere estilo piktorikoa eta, bide batez, kolore eta naturaz inguratzeko Fridaren beharrra.
Erakusketa honek bere istorioa kontatzen du.