55 urtetik gorako pertsonei zuzendutako bisita gidatua museoko erakusketa iraunkorrera Juan Mari Pérezek gidatua. Euskal Herriaren historia azalduko du, Historiaurretik XVIII. mendera arte.
11:00etako bisita euskaraz izango da, 18:00etakoa, gaztelaniaz.
Jaitsi hemen (PDF) +55 Kultur Gidak programaren eskuorria
Bisita gidatua doakoa da, baina aurrez lekua erreserbatu behar da webgunearen bidez; erreserbak egiteko aukera apirilaren 1ean zabalduko da.
Plaza kopurua mugatua da.
Itsaspeko gorria hartuta, Ubiken murgilduko gara familian. Sorkuntza lantzeko, materialak deskubritzeko eta horiekin jolasteko saioak dira itsaspeko gorrian egingo ditugunak. Itsaslami, olagarro eta itsas-zaldiak bidelagun izango ditugu bidai honetan. Txikiek eta helduek elkarrekin jolasten esperimentatzeko aukera ezinhobea. Bazatoz?
* Osasun neurriak bermatzeko, lantegien aforoa 5 familietara mugatu dugu
* Saioen izaera esperimentala dela-eta, etorri zikintzeko prest!
Hurrengo datak:
Irailak 1 -- Body painting
Yves Kleinen moduan gaurko saioan gure gorputza pintzel bilakatu da. Denon artean mural erraldoi bat osatuko dugu udarari agurra ematen hasteko.