Familia guztiari zuzendutako ikuskizuna musika, literatura eta pintura uztartzen dituena. Museoen Nazioarteko Egunaren (maiatzak 18) harira antolatutako jarduera.
Haurrak ere ikuskizuneko protagonista izatea nahi dugu. Horretarako Patxi Zubizarretak, Mintxo Cemillánek eta Pello Ramirezek haurrak animatu nahi dituzte etxetik Txomin Ipurdi ipuinean oinarritutako marrazki bat eginda ekartzera. Behean irakurri edo entzun ahal izango duzu ipuinaren hasiera... Amaiera ikuskizunean deskubrituko duzu!
Txomin ipurdi (PDF) Txomin ipurdi (mp3)Adina: 6-12 urte
Doan, lekua erreserbatu behar da web bidez. Erreserbak egiteko epea jarduera baino 15 egun lehenago zabalduko da.
Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da.
******
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoa!