55 urtetik gorako pertsonei zuzendutako bisita gidatua museoko erakusketa iraunkorrera. Oraingo honetan bisita Juan Ignacio Aizpuruak eskainiko du eta Euskal Herriko Industrializazioaz arituko da.
11:00etako bisita euskaraz izango da, 18:00etakoa, gaztelaniaz.
Bisita gidatua doakoa da, baina aurrez lekua erreserbatu behar da webgunearen bidez; erreserbak egiteko aukera apirilaren 1ean zabalduko da.
Leku kopurua mugatua da.
Jaitsi hemen (PDF) +55 Kultur Gidak programaren eskuorria
Nola ikusten duzu gaur etorkizuneko hiria? Urgullen magalean erakusketak Donostiaren iraganera begiratzen du, hitzaldi ziklo, honetan, aldiz etorkizunera begiratuko dugu: hausnarketak, erronkak, ereduak...
Hitzaldi honetako gaia:
Topaketa honen helburua da eztabaidatzea gure hiriko gazteen egoeraz, etorkizuneko hiria eraikitzera begira dituzten behar eta nahiez. Gogoetarako gune horretan, Donostiak aurrera nola egin behar duen ere agerian geratuko da, eremu guztietan gizonen eta emakumeen arteko benetako berdintasuna lortzeko helburua lortzeko.
-Alazne Irigoyen, UPV/EHUn ikerlaria eta genero berdinasuneko irakaslea.
-Juana Aranguren, abokatua eta Emakumeen Etxeak elkarteko ordezkaria.
-Miren Mancisidor, teknikaria Donostiako Udaleko Gazteria Sailan.
- Modera: Ana Txurruka, berdintasun teknikaria Donostiako Udalean eta Emakumeen Etxeko arduraduna.
Saioa euskaraz izango da gaztelaniazko aldibereko itzulpenarekin.
Doan, lekua erreserbatu behar da web bidez. Erreserbak egiteko epea jarduera baino 15 egun lehenago zabalduko da.
Zuzenean jarraitu ahal izango da museoaren webgunean eta youtube kanalean.
Literatur solasaldia euskaraz Raymond Carver liburuaren inguruan. Harkaitz Cano da Raymond Carverren poemen liburu honen itzultzailea.
Dinamizatzailea: Iñigo Aranbarri.
Ikus kritikak Kritiken hemerotekan.
Itsaspeko gorria hartuta, Ubiken murgilduko gara familian. Sorkuntza lantzeko, materialak deskubritzeko eta horiekin jolasteko saioak dira itsaspeko gorrian egingo ditugunak. Itsaslami, olagarro eta itsas-zaldiak bidelagun izango ditugu bidai honetan. Txikiek eta helduek elkarrekin jolasten esperimentatzeko aukera ezinhobea. Bazatoz?
* Osasun neurriak bermatzeko, lantegien aforoa 5 familietara mugatu dugu
* Saioen izaera esperimentala dela-eta, etorri zikintzeko prest!
Hurrengo datak:
Irailak 1 -- Body painting
Yves Kleinen moduan gaurko saioan gure gorputza pintzel bilakatu da. Denon artean mural erraldoi bat osatuko dugu udarari agurra ematen hasteko.