Andoni Agirregomezkorta, Miriam Cabeza, Getari Etxegarai, Raúl Pérez.
Monologolak Kornerreko klasiko bat dira. Norbere buruaz barre egitea ia-ia ezinbestekoa da, eta Andoni Agirregomezkorta, Miriam Cabeza eta Getari Etxegarai futbol zaleengana hurbilduko dira umorearen eta ironiaren ikuspegitik.
Ekitaldian gonbidatu berezia izango da... Raul Perez imitatzaile eta umorista Imanol Alguacil balitz bezala arituko da. Monologolen zeremonia maisu izango da, eta keinu errealzalez betetako monologoarekin amaituko du saioa.
Informazio gehiago: Korner Festibala.
Oharra: Sarrerak webgunean eta Donostia Kulturako leihatiletan (Antzoki Zaharra eta Victoria Eugenia) eskura daitezke maiatzaren 24ko goizeko 11:30etatik aurrera.
Andoni Agirregomezkorta, Miriam Cabeza eta Getari Etxeragairen monologoak euskaraz dira, eta Raul Perezen parte hartzeak eta monologoa, berriz, gaztelaniaz.
Casares Kultur Etxetik abiatuta, Harria parkera ibilaldia. Parkearen ezaugarri nagusiak eta balio naturalak ikasiko ditugu.
Izena emateko aukera Casares Kultur Etxean. Bi bide daude horretarako: bata, telefonoz (943.351.149); bestea, posta elektronikoz casareskulturetxea@donostia.eus
35 urte beteko ditu Asunek eta kaka eginda dago bere familian dagoen maldizio baten erruz. Maldizio honi aurre egiteko erantzun bila dabil, amona Salvadora du bizirik eta bere laguntza behar du, baina honek lagundu ordez gehiago nahasten du, irratinobelak xurgatu baitu amona.
Asunen bizitza zoro hau aitzaki hartuta zenbait gai desberdinez hitz egiten saiatu gara. Oinordetzan jaso dituenak sinistuta eta aitzaki hartuta bere bizitza bizitzeko ausardia falta du pertsonaiak. Familia honetan emakumeak dira maldizio bat dutenak, eta belaunaldiz belaunaldi pairatzen dutenak. Hau puskatzeko ordua da. Maitasuna, heriotza, ametsak betetzea eta amatasuna bezalako gaiak ere jorratzen ditugu.
Maya Erleak eta bere lagunik onenak, Willik, printzesa inurria erreskatatuko dute, eta intsektuen arteko gudu epiko batean murgilduko dira; mundu ezezagunetara eramango dituena eta bi erleen adiskidetasuna probatuko duena.
Trapu Zaharra konpainiaren "Mesede bat egitarren" antzezlana izango da ikusgai. Asier Sota igeldoarra eta Lierni Fresnedo ariko dira aktore lanetan.