Ezpalak taldeak Kolpatu Topatu disko berria aurkeztuko dute. Euren debutarekin automatikoki euskal musika alternatiboaren erreferentzia bihurtu baziren, bigarren atal honek Euskal Herriko mugetatik haratago jotzera bultzatuko dituela dirudi. Beraiek dioten bezala: "Hegoak moztea edo hiltzea gauza bera da".
* Ateen irekiera emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago.
Serguéi Prokófiev musikoaren ipuin sinfoniko klasikoan oinarritutako ikuskizun honetan bi pertsonai xelebrek, imajinazioaren bidez, eta esperientziak ematen duen inozentziarekin, adiskidetasunaren bihotzeraino bidaiatuko dute.
Adina: + 5 urte
Informazio gehiago: Didau
Areto Nagusia.
Aretora sartzeko beharrezkoa da guztiek maskara eramatea, eta gomendagarria 6 urtetik beherako haurrak barne.
Oharra: Izena ematea beharrezkoa da posta elektronikoz (okendokulturetxea@donostia.eus) edo telefonoz (943290672). Soilik hartuko dira kontuan ekainaren 1eko goizeko 10:00etatik aurrera egindako eskaerak.
Edukiera: 75 eserleku.
Aroa Arrizubieta, Andoni Egaña, Uxue Alberdi eta Joanes Illarregi.
Gai-jartzailea: Maite Berriozabal
Izena emateko aukera Casares Kultur Etxean. Bi bide daude horretarako: bata, telefonoz (943.351.149); bestea, posta elektronikoz (casareskulturetxea@donostia.eus).
“Loreak eta zauriak” Xabier Lete omendu nahi duen diziplina-arteko emanaldi bat da.
Bere kantuak gogoratzeaz gain, bere kantuen eta bere melodien bidez gaur egun bizi dugun jendarteari begiratuko dion proposamen bat da “Loreak eta zauriak”. Bertsoz, kantuz eta hitz lauz 70eko hamarkadatik 2020ra, bizitzatik heriotzara ”ni”-tik “gu”-ra eta Xabier Letetik gugana bidaiatuko dugu.
Maya Erleak eta bere lagunik onenak, Willik, printzesa inurria erreskatatuko dute, eta intsektuen arteko gudu epiko batean murgilduko dira; mundu ezezagunetara eramango dituena eta bi erleen adiskidetasuna probatuko duena.