Maite Gonzalez Esnalen gidaritzapean, euskarazko liburu baten gainean hitz egiteko solasaldia.
Carson McCullersen Kafe tristearen balada izeneko liburuari buruz arituko dira denboraldiko azken saio honetan.
Musikaz lagundutako poesia errezitala Maialen Berasategi, Karlos Linazasoro, Aurora Luque, Peru Magdalena eta Sihara Nuñoren. eskutik.
Jon Makuso, biolin-jotzailea.
Gonbidapenak Victoria Eugeniako leihatilan eskatu eta jasoko dira errezitalaren egunean bertan, 17:00etatik aurrera.
Bestalde, ekainaren 17an beste emanaldi bat egongo da, Chillida Lekun 17:00etan. Hitzaldia: Gotzon Arrizabalaga. Errezitala: Leire Bilbao eta Yolanda Castaño. Musika: Jon Makuso, biolina eta Arrate Zubigaray, klabea. Chillida Lekurako sarrerak erosteko.
Irudiaren egilea: Imanol Larrinaga.