Anari Alberdi (ahotsa eta gitarra), Ander Mujika (gitarra), Xabier Olazabal (baxua), Mikel Txopeitia (bateria), Mariano Hurtado (teklatuak), Xabi Etxeberri (biola)
Euskal musikaren eszenako ahots pertsonalenetakoa dugu Anari, 1996. urtean bere izena zeraman Anari diskoa kaleratu zuenetik. Geroztik, Habiak, Zebra, Irla Izan edo Zure aurrekari penalak eta Epilogo bat diskoak grabatu ditu.
Hogeita bost urteko ibilbidean musikari anitzekin jardun badu ere, ondoan izan ditu hasieratik, besteak beste, Mikel Txopeitia, Xabier Olazabal edo Karlos Osinaga Txap. Bere ahots hautsi eta leunarekin batera, Anari den soinu pertsonala sortu dutenak. 2018an Adarra Saria jaso zuen, bere ibilbidearen errekonozimendu gisa.
Sentiberatasuna eta samurtasuna oinarri hartuz, estetikoki, afektiboki eta emotiboki dolu gaiaren plazaratzea.
Partaideak: Pello Ramirez (musikaria), Andoni Salamero (olerkaria).