Meri, Mari eta Lari ipuin eta kantuz osatutako antzezlana da.
Oharra: Gonbidapenak aldez aurretik erreserbatu beharko dira casareskulturetxea@donostia.eus helbidean edota 943.35.11.49 telefonoan eskatuta.
Eguraldi txarra egingo balu, Larratxo Kultur Etxean izango litzateke.
Info +: Antzerkia kalean
Bitxigintza galkorrako tailer honetan, gida baten gainean lore eta berde naturalak finkatzeko eta kokatzeko teknikak ezagutuko ditugu. Materialen testuraren kontzeptua eta sailkapena aztertuko ditugu eta modu egokian konbinatzen ikasiko dugu. Bizitza loreekin ospatzeko modu bat.
Makillajez estaltzen dut aurpegia, besteek ikus nazaten.
Panpina da nire maskara.
Aurpegiaren azpian dut gordeta aurpegia.
Erika Rooibos aktore ospetsua da.
Gaur bere publiko guztia gonbidatu du antzoki honetara:
iritsi da mundu guztiaren aurrean egia esateko momentua.
Gaur, lehen aldiz, Erika Rooibos-ek maitasuna egingo du bere itzalarekin.
Ekaineko Bikografiak saioan, Ainhoa Gutierrez (zinemagile eta zinema kritikaria) eta Ibon Martin(idazlea) elkarrizketatuko ditugu. Bi parte hartzaileen biografien errepasoa izango da Bikografien saioaren ardatza. Bakoitzaren alde publiko/ezagunaz gain, beren bizitzen inguruan solastea da ideia. Biografian hizkuntzekiko harremanak beren bizitzan izan duen bilakaerari arreta berezia eskainiko zaio....
Maya Erleak eta bere lagunik onenak, Willik, printzesa inurria erreskatatuko dute, eta intsektuen arteko gudu epiko batean murgilduko dira; mundu ezezagunetara eramango dituena eta bi erleen adiskidetasuna probatuko duena.