© Luis Buñuel Film Institute
Frantzia-Italia. Zuzendaritza: Luis Buñuel. Ekoizpena: Les Films Marceau, Laetitia Films. Gidoia: Luis Buñuel eta Jean Ferry, Emmanuel Roblès-en nobelan oinarriturik. Argazkia: Robert Le Febvre. Musika: Joseph Kosma. Muntaketa: Marguerite Renoir. Aktoreak: Georges Marchal, Lucia Bosé, Nelly Borgeaud, Jean-Jacques Delbo, Simone Paris.
HIZKUNTZA: frantsesa / AZPITITULUAK: euskara
Buñuelek berriro filmatzen du Europan (hogei urte baino geroago) Emmanuel Roblèsen nobelaren moldaketa hau, Jean Ferry "patafisikoa" lagun duela idatzia. Korsikako herri txiki batean bizi da Angela bere senar Valerio doktorearekin batera. Hark klinika batean lanean ematen du ia denbora guztia, batez ere jende xumeari arreta ematen. Angela aspalditik dabil Nizara bizitzera joan nahian, bere senarrak bertan aukera gehiago izango dituelakoan.
Gaua. Ausentziaren itzala. Izenburu iradokigarri horrekin, kantu berrien bilduma aurkezten digu Antton Valverdek. Pandemiaren patxadan prestatutako lan honen ginga Harkaitz Canoren poesiak inspiratu dion "Sei silabako gauak" abestia da.
Izan ere, abesti hori hiru hizkuntzatan grabatu du, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Musika moldaketetarako, zenbait kantetan Karlos Gimenezen laguntza izan du. Grabatu, berriz, Victor Sanchezek egin du, Elkar estudioetan.
Francisco Herreroren (biolina eta biola) eta Ivan Carmonaren (biolontxeloa) laguntza ere izan du Valverdek. Disko intimista da, apainduratan urria eta fin-fina, presarik gabe gozatzeko modukoa.
Maya Erleak eta bere lagunik onenak, Willik, printzesa inurria erreskatatuko dute, eta intsektuen arteko gudu epiko batean murgilduko dira; mundu ezezagunetara eramango dituena eta bi erleen adiskidetasuna probatuko duena.