Irudimena erabiliz, sormena garatzeko tailerra.
Adina: 6-10 urte.
Izen-ematea: Casares Kultur Etxean 943 35 11 49 casareskulturetxea@donostia.eus
Mikel Ayestaran kazetariak Jerusalén, santa y cautiva. Desde el corazón de la Ciudad Vieja a la eternidad liburua aurkeztuko du.
Moderatzailea: Mikel Reparaz
Jerusalemen bihotzetik, Ayestaran bere kulturan murgilduko da Hiri Santuaren nortasun konplexua ezagutzeko. Liburua Jerusalemgo kronika bat da, kazetaria bere familiarekin bizi den hiria, Hiri Zaharreko lau auzoetako (musulmana, judua, armeniarra eta kristaua) bizilagunen istorioetatik abiatuta, lehen pertsonan idatzia. Horien bidez, autoreak bere santutasunaren gatibu den hiri batean bizitza nolakoa den aipatzen du, judu, musulman eta kristauek irrikitzen dutena, iragana etorkizuna jaten duen Lurralde Santua.
Hizkuntza: gaztelaniazko aldibereko itzulpena egogo da.
Doan, lekua erreserbatu behar da web bidez hitzaldia presentzialki ikusteko. Erreserbak egiteko epea jarduera baino 15 egun lehenago zabalduko da.
Zuzenean jarraitu ahal izango da museoaren webgunean eta youtube kanalean.
Itsaspeko gorria hartuta, Ubiken murgilduko gara familian. Sorkuntza lantzeko, materialak deskubritzeko eta horiekin jolasteko saioak dira itsaspeko gorrian egingo ditugunak. Itsaslami, olagarro eta itsas-zaldiak bidelagun izango ditugu bidai honetan. Txikiek eta helduek elkarrekin jolasten esperimentatzeko aukera ezinhobea. Bazatoz?
* Osasun neurriak bermatzeko, lantegien aforoa 5 familietara mugatu dugu
* Saioen izaera esperimentala dela-eta, etorri zikintzeko prest!
Hurrengo datak:
Irailak 1 -- Body painting
Yves Kleinen moduan gaurko saioan gure gorputza pintzel bilakatu da. Denon artean mural erraldoi bat osatuko dugu udarari agurra ematen hasteko.