Musika eta jokoaren bitartez, haurraren irudimena garatzeko tailerra.
Adina: 6-10 urte.
Izen-ematea: Casares Kultur Etxean 943 35 11 49 casareskulturetxea@donostia.eus
Ainhoa Zubizarretak gidatzen duen Mondragon Unibertsitateko ikasle talde batek egindako film labur baten aurkezpena.
Benetako gertaera batean oinarrituta dago Isilpean film laburrean kontatzen dena. Amaia, istorioko protagonista, gazte mantentzen den 44 urteko emakumea da. Bere bizitzak azken aldian aldaketa asko izan ditu eta ez daki nola kontrolatu bere bizitzak hartu duen norabidea.
Drogetan eta alkoholean babestuko da isilpean duena gainditzen saiatzeko. Tabernan pasako du gaua hainbat gazterekin hitz eginez, ligatzen saiatuz eta drogak kontsumituz tabernaria nazkatu arte. Zerk izango du hainbesteko pisua bere bizitzan, drogen babesa bilatzeko?
Areto Nagusia.
Oharra: Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da; korreo elektronikoz (okendokulturetxea@donostia.eus) edo telefonoz (943 290672). Soilik hartuko dira kontuan ekainaren 25ean goizeko 10:00etatik aurrera egindako eskaerak.
Edukiera: 75 eserleku.
Ezagutzen dituzu herrialde ezberdinetako soinuak? Eta instrumentuak? Entzutearekin bakarrik, antzemango zenituzke? Zatoz frogatzera!