Zuhaitzarekin solasean esperientzia sentsiblea eta poetikoa bizitzeko parada eskaintzen du, arintasun eta umore kutsu batekin. Lekuekin, denborarekin eta naturarekin dugun harremana galdezkatzen duen obra da. Hasteko ibilaldi bat, ikuslearen begirada sensiblea zorroztu asmoz, zuhaitzak dauden espazio batetara iritsi arte.
Zein da zuhaitzekin dugun erlazioa? Zein zuhaitzek definitzen gaituzte? Badugu memorian zuhaitz konkretu bat? Gure ttikitasun eta mugikortasuna agerian geratuko dira parean dugun izaki erraldoia eta barnean gordetzen duen denboraren misterioaren aurrean....
Oharra: Pandemiaren egoeraren aldaketarekin batera ikuskizunetara sartzeko neurriak egokitu egin dira. Ondorioz uztaileko ikuskizunetan ez da aldez aurreko izen ematerik hartuko eta ez dago eserlekua erreserbatzerik.
- Gomendatzen dugu garaiz iristea, eserlekuetara ahalik eta erosoen iristeko. Ilaran itxaroten den bitartean ezarritako distantzia soziala mantendu beharko da.
- Plazak eserita eta mugatuak aforoa bete arte.
- Ekitaldian parte hartzeko maskara nahitaezkoa izango da (0-5 arteko urtekoentzat izan ezik).
Era berean informazioa Donostia Kulturako webaren bidez eguneratuko dela kontuan hartzeko eskatzen dizugu.
Hemendikara zirko konpania nomada bat da, handik hona dabilen Euskal ijito taldea.
Egunero bezala oilarrak abestu duenean, altxatu dira, gosaria prestatu dute, luzaketak eta ariketa fisikoak egin... baina bapatean... Jendea kanpamentura inguratu dela konturatu dira.
Zirika Zirkusen ikuskizun guztiak bezala, umorea, maitasuna, aniztasuna eta berdintasuna nagusi.
Info +: Antzerkia kalean
Lotte Reiniger anderea izan zen film animatuak egiten lehendabizikoa. Achmed printzearen abenturak silueta-filma (1926), gaur eguneraino iritsi den zaharrenetakoa da, zaharrena ez bada. Pertsonaien profil beltza eta koloretako fondo argitsuak erabiliaz, film honen magiak garai guztiak gainditu ditu: Achmed printzea, Peri Banu printzesa, Aladino, bere lanpara, sorgin zintzo eta maltzurra elkartzen dituen abentura sorta liluragarri zein abangoardista.
Mutua izaki, antzinako film hau musikaz janzteko aukera, berri bihurtzen da aldi oro. Kasu honetan Duometrie bikote (Carlos Gálvez - Enric Monfort) eta Maite Larbururen imaginarioak erantsiko die zuzeneko hotsa irudiei. Perkusio paleta zabala, klarinete baxua, gitarra elektrikoa, biolina eta ahotsa izango dira zeregin honetarako lanabes. Zinema eta kontzertua, biak elkarren eskutik.
San Telmo Museoak Urgulleko Historiaren Etxean antolatutako jarduerak familiei zuzenduta, uztaileko eta abuztuko ostiraletan.
Jarduera hauek familientzako berariaz prestatutako mendiko ibilbide dinamizatuak dira Urgull era ludikoan ezagutzeko.
Adina: +5 urte
Uztailak 2: Kanoiei su, kanoiak hobeto ezagutzeko ibilbide ludikoa Uztailak 9: Urgulleko mamuak, ibilbide beldurgarria Uztailak 16: Hizkiak dantza, mendian dauden inskripzio eta idazkien bila Uztailak 23: Zer itxura du Urgullek? Beste era batera begiratzeko jolasa Uztailak 30: Kanoiei su, kanoiak hobeto ezagutzeko ibilbide ludikoa Abuztuak 6: Urgulleko mamuak, ibilbide beldurgarria Abuztuak 13: Hizkiak dantza, mendian dauden inskripzio eta idazkien bila Abuztuak 27: Zer itxura du Urgullek? Beste era batera begiratzeko jolasa*******************
Jarduera doakoa da, baina aurrez lekua erreserbatu behar da webgunearen bidez; erreserbak egiteko epea ekainaren 24an zabalduko da.
Ikusi hemen San Telmok museoan familientzako antolatu dituen jarduera gehiago.
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan!
Erreserbak egiteko epea jarduera baino 15 egun lehenago zabalduko da.