Buztina erabiliz, sormena garatzeko zeramika-tailerra.
Adina: 6-10 urte.
Izen-ematea: Casares Kultur Etxean 943 35 11 49 casareskulturetxea@donostia.eus
Erresuma Batua. Tim Hill.
Azpitituluak gaztelaniaz.
Informazio gehiago: Garfield 2
Ekitaldian parte hartzeko maskara nahitaezkoa izango da, 0-5 arteko urtekoentzat izan ezik.
Uztailaren 1etik aurrera ostegunero, Zeu Irakurle, gu kontalari jarduerak Urgulleko Udako Liburutegian jarraituko du. Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako haurrei zuzenduta, irakurzaletasuna eta euskara modu ludikoan bultzatzeko xedea du.
Saio hauetan haurrek irakurtzeko aukera izango dute, baita ipuinak, asmakizunak, txisteak eta beste kontu batzuk entzuteko ere. Hori guztia euskaraz eta giro goxoan, Lur Kortak gidatzen duen taldearen eskutik.
Doan izango da, baina aldez aurretik izena eman beharko da posta elektroniko honetan haurliburutegia@donostia.eus. Gehienezko kopurua 10 ume izango dira taldea osatzen dutenak, heldurik gabe. Izenemateak ekainaren 24tik aurrera egin ahalko dira. Ostegunetan beranduenez eguerdiko 13:30ak arte eman ahalko da izena.
Eguraldiak laguntzen duenean, saioak liburutegiko atarian egingo dira. Irakurriko diren liburuak eskuragarri izango dituzte partaideek bertan.
Higiene neurriak eta distantziak betearaziko dira. Gauzak horrela, maskara ezinbestekoa izango da, gela jarriko zaie haurrei sarreran eta ez dituzte materialak partekatuko. Liburutegiak emango dio haur bakoitzari eguneko liburua eta material osagarria.
Saio guztiak 18:00etan izango dira, 45 minutukoak.
Informazio gehiago eskatzeko: haurliburutegia@donostia.eus
Madeleine Donostiako lau lagunek osatzen dute. Melodia, emozioa eta, jakina, abesti borobilak maite dituzte. 2020ko urtarrilean, bi urteren ostean, taldeak Txinan itxi zuen 'Su Hura' hirugarren diskoaren bira, eta orain motibazioz beterik datoz 'Ezin Dena' (2021) deituriko azken lana, eta kuttunena, aurkeztera.
* Ateen irekiera emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago.
San Telmo Museoak Urgulleko Historiaren Etxean antolatutako jarduerak familiei zuzenduta, uztaileko eta abuztuko ostiraletan.
Jarduera hauek familientzako berariaz prestatutako mendiko ibilbide dinamizatuak dira Urgull era ludikoan ezagutzeko.
Adina: +5 urte
Uztailak 2: Kanoiei su, kanoiak hobeto ezagutzeko ibilbide ludikoa Uztailak 9: Urgulleko mamuak, ibilbide beldurgarria Uztailak 16: Hizkiak dantza, mendian dauden inskripzio eta idazkien bila Uztailak 23: Zer itxura du Urgullek? Beste era batera begiratzeko jolasa Uztailak 30: Kanoiei su, kanoiak hobeto ezagutzeko ibilbide ludikoa Abuztuak 6: Urgulleko mamuak, ibilbide beldurgarria Abuztuak 13: Hizkiak dantza, mendian dauden inskripzio eta idazkien bila Abuztuak 27: Zer itxura du Urgullek? Beste era batera begiratzeko jolasa*******************
Jarduera doakoa da, baina aurrez lekua erreserbatu behar da webgunearen bidez; erreserbak egiteko epea ekainaren 24an zabalduko da.
Ikusi hemen San Telmok museoan familientzako antolatu dituen jarduera gehiago.
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan!
Erreserbak egiteko epea jarduera baino 15 egun lehenago zabalduko da.
integi hau Tabakalerako Komunikazio-Inkomunikazio erakusketaren aterkipean egindakoa da. Bertan Mikel Laboaren (1934-2008) lana hartzen da abiapuntutzat. Lan esparru ezberdinen gurutzaketa proposatzen du Laboak 80. hamarkadatik aurrera abiatu zuen Lekeitioak seriea erdigunean kokatuz; izan ere, herri kultura eta abangoardien arteko banaketa gainditu eta iraupen luze eta askotarikoak diren kezka formal eta bihurketak azalarazten dituzten artefaktuak dira Lekeitioak.
Lekeitio eta Gernika. Hitza eta hotsa. Komunikazioa eta inkomunikazio. Herrikoia eta elitista. Ni-a eta guztiona. Zenbaezinak dira hizkuntzaren gerrak. Ezbaikari honen lehen edizio honek, hauetako batzuetan murgiltzeko gonbidapena luzatzen du.
Mintegiko saio guztiak doan izango dira, baina lekua erreserbatu behar da web bidez hitzaldia presentzialki ikusteko. Erreserbak egiteko epea jarduera baino 15 egun lehenago zabalduko da:
San Telmon diren saioetarako erreserbak goiko loturaren bidez. Tabakalerako saioetarako erreserbak www.tabakalera.eus webguneanSaioak zuzenean jarraitu ahal izango dira
San Telmoko saioak museoaren webgunean (behean) eta youtube kanalean. Tabakalerako saioak www.tabakalera.eus webgunean EGITARAUA Uztailak 7, asteazkena. San Telmo Museoa (Ekitaldi aretoa) 18:00 (eus). Quousque Tandem / Sed Quia Sua (Oteiza hil behar izan dugu, bizi zedin euskaratik); Iñaki Segurola, Beñat MuguruzaIñaki Segurola Sed Quia Sua liburuaren egilea. Idazlea. Euskal Filologian lizentziaduna, Euskal Herriko Unibertsitatea. Euskaltzaindiko Euskal Hiztegi Etimologikoa egitasmoaren teknikaria. Euskaltzain urgazlea. Berak idatziak dira ere Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo (2005), Nere gorringotik (2008) eta Arrazoia ez dago edukitzerik (2012) liburuak.
Beñat Muguruza Ingeles Filologian lizentziatu zen EHUn. Language Acquisition in Multilingual Settings (LAMS) masterra egin zuen. Doktorego-tesian ingelesaren presentzia aztertu zuen EHUn, Jasone Cenoz eta Durk Gorterren zuzendaritzapean. Egun EHUn dabil irakasle eta ikertzaile, Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa Sailean.
Uztailak 8, osteguna. San Telmo Museoa (Ekitaldi aretoa) 18:00 (eus). Lekeitio 5. Komunikazio Inkomunikazio. Mikel Laboa (Artista Medikua); Marta Boccos GarcíaMarta Bocos Psikologian lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean. Hizkuntza Pedagogian eta Musika Hezkuntzan graduatua Musikenen, Musikoterapian trebatua Musika, Arte y Proceso Agruparte Institutuan Vitoria-Gasteizen. 2010ean, Mikel Laboari Omenaldia lehiaketako saria jaso zuen, Euskal Herriko Unibertsitateak antolatua. Gaur egun Gasteizko Jesus Guridi kontserbatorioko irakaslea da.
19.00 (eus). Garraxia eta kantuaren tarte interstiziala, Elixabete Ansa Goikoetxea. On line.Elixabete Ansa Filosofian doktorea da, Indiana University; Literatura Hispanikoan Magisterra, Indiana University; eta Ingeles Filologian lizentziaduna, Deustuko Unibertsitatea. Bere ikerketa-proiektuek abangoardia artistikoen diskurtso eta posizionamendu (an)estetikoak aztertzen dituzte, diziplina arteko gurutzaketak ezarriz artearen, zinemaren, literaturaren eta hogeigarren eta hogeita batgarren mendeetako abagune politikoen artean.
Uztailak 9, ostirala. San Telmo Museoa (Ekitaldi aretoa) 18:00 (cas). Lenguaje y poética del responder, Hugo SavinoHugo Savinok hainbat saiakera liburu idatzi ditu, Salto de Mata eta Furgón de Cola, besteak beste, eta Viento del Noroeste eta La mañana sol de limón eleberriak. Besteak beste, Paidos, Losada, Tinta Limón, Arena Libros eta Mármara argitaletxeetarako itzuli du. Itzulitako egileen artean Balzac, Maupassant, Jarry, Maurice Blanchot, Louis Rene Des Forets eta Henri Meschonnic daude. Gaur egun irakurketa-tailerrak ematen ditu.
19:00 (cas). Los exiliados de la lengua: poesía y guerra; Germán LabradorGermán Labrador Princetongo Unibertsitateko espainiar eta portugaldar departamenduan katedraduna da. Letras arrebatadas eta Culpables por la Literatura liburuen egilea da. Reina Sofia Museoko aholkulari gisa kolaboratzen du eta Poéticas de la democracia. Imágenes y contra-imágenes de la transición española (2018-2020) erakusketaren komisarioetako bat izan zen.
Uztailak 10, larunbata. Tabakalera (Z Aretoa) 18:00 (eus) Interpretazioaren aurka irakurketa, Olatz Otalora.Esaten du ene hiztegi batek desolamenu hitza latinezko "Desolatio" hartatik datorrela, jenitiboz "desolationis". Dio baita ere mila seirehun eta hamabigarren urtean sortu eta idatzi zela lehengo aldiz antzerra txuri baten lumaz; bere hiru esanahiak direla "bakardade, ruina, ondamen..." Baino ordea ez dio ezer kaletik doan jendearen bihotzetaz, zutaz eta nitaz, gartzela edo koarteletako patioaz. Ohiko lekuari buruzko galderek gehienetan leku komun baten antza hartzeko joera dute. Hitzaldi honetan, interpretazioaren eta artearen komunikagarritasunaren inguruan egindako hausnarketa bat partekatuko dugu, audio-lan batzuen entzunaldiak lagunduta.
19:00 (en) Antifascist Experiment and the Gesture of Language; Esther Leslie. On line.Hizkuntza ezin da keinutik bereizi. Samuel Beckettek polemika sortzen du horren inguruan, Vico aztertuz, James Joyceren defentsan: kexaka ari zara hau ingelesez idatzita ez dagoelako. Ez, ez dago. Ez dago irakurtzeko, edo, hobeto esanda, ez irakurtzeko soilik. Behatzeko eta entzuteko dago. Bere lana ez da zerbaiti buruzkoa; berez da zerbait. Joycek, mundu-mailako krisi batetik abiatuta (gerra, keinuen mekanizazioa, hiltzeko sakatzen diren katuak), etsaietara, lubakietara eta mugetara mugatutako hizkuntza potentzialaren nazioarteko nahasketa bat idatzi zuen. Walter Benjaminek gerra horretan hitzari eta narratibari gertatutakoaz hausnartu zuen. Nola izan daiteke hizkuntza keinu faxistaren aurkako antidotoa, zauria irekita mantentzen duen Heilaren aurkakoa? Zer keinu dira egokiak guretzat zentzu bat izan dezaten eta zer gogorarazten dute erritmiko bihurtzen direnean (izan ere, hemen errepikapena edo ohitura funtsezkoak dira)?
20:00. Kontzertua: Round Midnight; Ion Mantzisidor, Fernando Ulzion, Dani ParkinsonLaboaren kontzertuetan beti zegoen tarte bat, non bere musikari laguntzaileek jazz standard bat jotzen zuten. Laboa oholtzan geratzen zen geldirik musika entzuten. Pieza hau normalean "Round Midnight" izaten zen, Thelonius Monkek 1940an konposatua eta jazzaren historiako standardik zagunenetarikoa bihurtuko zena. Tabakaleran aurkeztuko den emanaldi honek bi egile hauek, Monk eta Laboak zuten musika originaltasunaz gain beren presentzia eszenikoa ere kontutan hartu nahi luke, hau da, beren performatibitatea. Hala nola, musika emanaldi bat ikustea eta entzutearen arteko dikotomian hausnartu.
Informazio gehiago Tabakalerako saioaren zuzenekoa, hemen.Gaztetxoek esperimentu zientifikoak egiteko tartea dira txoko hauek. Modu erraz eta ohiko materialekin, gai teknologikoetara hurbiltzeko aukera paregabea: airearen erresistentzia, presio desberdintasun eta energiaren transformazioa, robotika…
Lau lantegi ezberdin dituzu, aukeratu zurea.