Irudimena erabiliz, sormena garatzeko tailerra.
Adina: 6-10 urte.
Izen-ematea: Casares Kultur Etxean 943 35 11 49 casareskulturetxea@donostia.eus
Natur Txokoa ingurumen-ikasgela da, ingurugiroa hedatzeko helburuarekin Cristina Enea Fundazioak kudeatzen duena. Bere helburua da ingurumen-aberastasun handia duen kokagune historiko honetatik naturarekiko errespetua sustatzea, aisialdiko jarduera didaktikoen bidez. Bertaratzen diren familiei materiala emango zaie norbere kabuz mendian zehar ariketa ezberdinak egin ditzaten.
San Telmo Museoak Urgulleko Historiaren Etxean antolatutako jarduerak familiei zuzenduta, uztaileko eta abuztuko ostiraletan.
Jarduera hauek familientzako berariaz prestatutako mendiko ibilbide dinamizatuak dira Urgull era ludikoan ezagutzeko.
Adina: +5 urte
Uztailak 2: Kanoiei su, kanoiak hobeto ezagutzeko ibilbide ludikoa Uztailak 9: Urgulleko mamuak, ibilbide beldurgarria Uztailak 16: Hizkiak dantza, mendian dauden inskripzio eta idazkien bila Uztailak 23: Zer itxura du Urgullek? Beste era batera begiratzeko jolasa Uztailak 30: Kanoiei su, kanoiak hobeto ezagutzeko ibilbide ludikoa Abuztuak 6: Urgulleko mamuak, ibilbide beldurgarria Abuztuak 13: Hizkiak dantza, mendian dauden inskripzio eta idazkien bila Abuztuak 27: Zer itxura du Urgullek? Beste era batera begiratzeko jolasa*******************
Jarduera doakoa da, baina aurrez lekua erreserbatu behar da webgunearen bidez; erreserbak egiteko epea ekainaren 24an zabalduko da.
Ikusi hemen San Telmok museoan familientzako antolatu dituen jarduera gehiago.
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan!
Erreserbak egiteko epea jarduera baino 15 egun lehenago zabalduko da.
Liburuxka bat egingo dugu eta gainean aurpegiak jarriko dizkiogu. Collagearen eta marrazketaren teknika erabiliz, eta aldizkari eta liburu zaharretatik ateratako zatiekin, aurpegi oso kuriosoak sortuko ditugu. Orrialdeak zatituak egongo direnez aurpegi konbinaketa dibertigarriak eraikiko dira, aurpegi baten begiak bestearen ahoarekin.
Aukeratu zure zatiak, pegatu liburuxkan eta ea zer ateratzen den!