San Telmo Museoak Urgulleko Historiaren Etxean antolatutako jarduerak familiei zuzenduta, uztaileko eta abuztuko ostiraletan.
Jarduera hauek familientzako berariaz prestatutako mendiko ibilbide dinamizatuak dira Urgull era ludikoan ezagutzeko.
Adina: +5 urte
Uztailak 2: Kanoiei su, kanoiak hobeto ezagutzeko ibilbide ludikoa Uztailak 9: Urgulleko mamuak, ibilbide beldurgarria Uztailak 16: Hizkiak dantza, mendian dauden inskripzio eta idazkien bila Uztailak 23: Zer itxura du Urgullek? Beste era batera begiratzeko jolasa Uztailak 30: Kanoiei su, kanoiak hobeto ezagutzeko ibilbide ludikoa Abuztuak 6: Urgulleko mamuak, ibilbide beldurgarria Abuztuak 13: Hizkiak dantza, mendian dauden inskripzio eta idazkien bila Abuztuak 27: Zer itxura du Urgullek? Beste era batera begiratzeko jolasa*******************
Jarduera doakoa da, baina aurrez lekua erreserbatu behar da webgunearen bidez; erreserbak egiteko epea ekainaren 24an zabalduko da.
Ikusi hemen San Telmok museoan familientzako antolatu dituen jarduera gehiago.
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan!
Erreserbak egiteko epea jarduera baino 15 egun lehenago zabalduko da.
Helduei zuzendutako kontakizunez eta musikaz osatutako ikuskizun bat da, Koldo Amestoy ipuin-kontalariak, Nerea Alberdi konpositoreak eta Kepa Elgoibar musikariak elkarlanean sortua. Elkanoren lehen mundu-bira inspirazio-iturri hartuta, Getariako kapitainak egindako ibilbideko kondairak eta herri-musika biltzen ditu eta aniztasuna goresten du.
Musikaz eta literaturaz osatutako bidaia onirikoan eramango dute publikoa, Juan Sebastian Elkano Getariako kapitainak Lurraren inguruan hiru urtez egindako ibilbidean zehar.
Museoko elizan izango da.
Doan, lekua erreserbatu behar da web bidez. Erreserbak egiteko epea jarduera baino 15 egun lehenago zabalduko da.
Bidaiarik luzeena. Lehen mundu bira erakusketarekin lotutako jarduera gehiago.
Doan, lekua erreserbatu behar da web bidez hitzaldia presentzialki ikusteko. Erreserbak egiteko epea jarduera baino 15 egun lehenago zabalduko da.
Zuzenean ere jarraitu ahal izango da museoaren webgunean eta youtube kanalean.