Jarduera hauek familientzako berariaz prestatutako mendiko ibilbide dinamizatuak izango dira Urgull era ludikoan ezagutzeko. Parte hartzeko beharrezkoa izango da lekua erreserbatzea izena museoaren webgunean, leku kopurua mugatua izango baita. Erreserbak egiteko epea ekainaren 24an zabaluko da.
San Telmo Museoak Urgulleko Historiaren Etxean antolatutako jarduerak familiei zuzenduta, uztaileko eta abuztuko ostiraletan.
Jarduera hauek familientzako berariaz prestatutako mendiko ibilbide dinamizatuak dira Urgull era ludikoan ezagutzeko.
Adina: +5 urte
Uztailak 2: Kanoiei su, kanoiak hobeto ezagutzeko ibilbide ludikoa Uztailak 9: Urgulleko mamuak, ibilbide beldurgarria Uztailak 16: Hizkiak dantza, mendian dauden inskripzio eta idazkien bila Uztailak 23: Zer itxura du Urgullek? Beste era batera begiratzeko jolasa Uztailak 30: Kanoiei su, kanoiak hobeto ezagutzeko ibilbide ludikoa Abuztuak 6: Urgulleko mamuak, ibilbide beldurgarria Abuztuak 13: Hizkiak dantza, mendian dauden inskripzio eta idazkien bila Abuztuak 27: Zer itxura du Urgullek? Beste era batera begiratzeko jolasa*******************
Jarduera doakoa da, baina aurrez lekua erreserbatu behar da webgunearen bidez; erreserbak egiteko epea ekainaren 24an zabalduko da.
Ikusi hemen San Telmok museoan familientzako antolatu dituen jarduera gehiago.
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan!
Erreserbak egiteko epea jarduera baino 15 egun lehenago zabalduko da.
Euskal itsasketaren urrezko aroko dantzak.
Obrak Elkanoren zirkunnabigazioaren urrezko aroan zehar bidaiatzen du, ikerkuntza eta berrinterpretazioa lagun, ondare koreografiko berria sortuz. Nabigazioak utzi duen arrastoa agerikoa da, euskaldunok itsasoan barnako ibilietan munduaren kontzepzio modernoan izan duten lehen mailako eragin historikoan.
30 dantzarik herri inspirazioz gorpuztutako arte barrokoaren espresio erakusgarrian, ekitaldi bakar batean garatua; Esquivel, Iztueta eta Gadesi keinuak eta erreferentzia garbiak eginez. Horrez gain, Artze, Etxepare eta Galeanoren poemek obra goitik bera hezurmamitzen dute.
Informazio gehiago: Kresala Dantza Taldea
Magia-tailerra txikienentzat. Magiak pertsonengan autoestimua sustatzen laguntzen du. Ikasi trikimailu batzuk eta ondo pasa.
Edukiera mugatua.
Sinopsia: Patrizio Etxebeste alkatetza uztera behartuta ikusten da "osasun arazoengatik". Udaleko agintea ez galtzeko asmoz, Maria Luisa bere emaztea herriko lehen emakumezko alkatesa izendatzen du. Maria Luisak oso serio helduko dio lan berriari eta udaletxeko funtzionamendua goitik behera aldatuko du, Patriziorekin duen harremana eta etxeko giroa hankaz gora jarriz.
Euskaraz, azpitituloak gaztelaniaz.
Edukiera mugatua.
San Telmo Museoak Urgulleko Historiaren Etxean antolatutako jarduerak familiei zuzenduta, uztaileko eta abuztuko ostiraletan.
Jarduera hauek 5 urtetik gorako haurrak dituzten familientzako berariaz prestatutako mendiko ibilbide dinamizatuak dira Urgull era ludikoan ezagutzeko.
Jarduera doakoa da, baina aurrez lekua erreserbatu behar da webgunearen bidez; erreserbak egiteko epea ekainaren 24an zabalduko da.
Ikusi hemen San Telmok museoan familientzako antolatu dituen jarduera gehiago.
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan!
Erreserbak egiteko epea jarduera baino 15 egun lehenago zabalduko da.
Tanttaka teatroa:
Utzi mezua seinalearen ondoren. Lau ahotseko istorioa da. Bizi dituzten arazoei aurrez aurre ezin heldu dabiltzan lau emakumeren ahotsak dira, eta nahiago izango dute gertatzen zaien hori erantzungailu automatiko bati aitortu.