Natur Txokoa ingurumen-ikasgela da, ingurugiroa hedatzeko helburuarekin Cristina Enea Fundazioak kudeatzen duena. Bere helburua da ingurumen-aberastasun handia duen kokagune historiko honetatik naturarekiko errespetua sustatzea, aisialdiko jarduera didaktikoen bidez. Bertaratzen diren familiei materiala emango zaie norbere kabuz mendian zehar ariketa ezberdinak egin ditzaten.
San Telmo Museoak Urgulleko Historiaren Etxean antolatutako jarduerak familiei zuzenduta, uztaileko eta abuztuko ostiraletan.
Jarduera hauek familientzako berariaz prestatutako mendiko ibilbide dinamizatuak dira Urgull era ludikoan ezagutzeko.
Adina: +5 urte
Uztailak 2: Kanoiei su, kanoiak hobeto ezagutzeko ibilbide ludikoa Uztailak 9: Urgulleko mamuak, ibilbide beldurgarria Uztailak 16: Hizkiak dantza, mendian dauden inskripzio eta idazkien bila Uztailak 23: Zer itxura du Urgullek? Beste era batera begiratzeko jolasa Uztailak 30: Kanoiei su, kanoiak hobeto ezagutzeko ibilbide ludikoa Abuztuak 6: Urgulleko mamuak, ibilbide beldurgarria Abuztuak 13: Hizkiak dantza, mendian dauden inskripzio eta idazkien bila Abuztuak 27: Zer itxura du Urgullek? Beste era batera begiratzeko jolasa*******************
Jarduera doakoa da, baina aurrez lekua erreserbatu behar da webgunearen bidez; erreserbak egiteko epea ekainaren 24an zabalduko da.
Ikusi hemen San Telmok museoan familientzako antolatu dituen jarduera gehiago.
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan!
Erreserbak egiteko epea jarduera baino 15 egun lehenago zabalduko da.
Easo Eskolania eta Easo Gazte Abesbatza
Gorka Miranda, proiektu zuzendaria eta koordinatzailea
Mafalda Saloio, sorkuntza, eszena eta arte zuzendaria
David de Oliveira, musika zuzendaria eta pianoa
Enrique Sancho, Jaime de los Ríos, eszenografia
David Alkorta, argiztapena
Josu Elberdin, musika moldaketak
Marta García, hitzak eta parte-hartze arduraduna
Egitaraua:
Wir bauen eine Stadt (Jaso dezagun hiri bat) obra eta P. Hindemith konpositorearen hainbat lan: Tuttifäntchen, Echo, Suite 1922...
6 urtetik gorakoentzat
Paul Hindemithen obra gidari dela, Easo Abesbatzak abesbatza-kideen irudimen eta gizarte gaitasunak landuko dituzten hainbat mintegi burutuko ditu, kontzertu hau prestatzeko. Xede nagusia hiria zer den hausnartzen duten benetako proposamenak sortzea izango da, maila guztietan: hirigintza, gizartea, kultura, herritarrak...
Musika Hamabostaldiaren ekoizpena
Aita duela 10 egun erahil zuten, entzuten duzuen bezala. Alde egin aurretik eskutitz bat besterik utzi zuen. Zergatik hil den jakin behar dut. Hori dela eta, escape hau sortu dut, inguruko ikertzailerik onenek horren berri izan dezazuen. Hainbat istorio gurutzatu dituzten pertsonaiak. Erronka bizia eta gaurkoa, adin guztietarako, gehien okertzen gaituenaren inguruan: dirua. Istorio paraleloak ulertzea eta hiltzailea aurkitzea lortuko duzu? Diziplina anitzeko benetako talde batek bakarrik lortuko du deszifratzea Animo!
Iraupena: 90 minutu. Irteera puntua: Zuloaga plaza
Doako izen-emateak on line. Edukiera mugatuak.
Teknologia berriak, arduino plakak, kable eta sentsoreak elkar josiz, Mikel Laboaren Lekeitioen musikara hurbiltzeko saiakera proposatzen du lantegi honek.
Hiru atal nagusitan banatuko da gure prozesua:
-Hasiera batean soinuak ehizatzen ibiliko gara Komunikazio-inkomunikazio erakusketan zehar nahiz Tabakalerako eraikinean barrena, bertako ekosistema sonoroaren bila.
-Ostean gailu teknologikoak sortuko ditugu, arduino eta sensoreen bitartez, gure musika tresnak bilakatuko direlarik.
-Azkenik, jasotako soinuekin, sortutako gailuekin eta kontrolagailu midiak erabiliz, gure konposaketa propioa eraikiko dugu, lekeitioen antzera.
Musika eta mundu teknologikoa gustoko badituzu, ez galdu erronka sonoro hau.
Aldizkari eta liburu zaharretatik pertsonak, animaliak edo objetuak aukeratuko ditugu. Haien irudiak zatitu eta nahi dugun moduan berriz elkartuko ditugu, izaki berriak sortuko ditugularik. Mugimendua ere emango diegu, ez pentsa.
Pertsonaia arraro eta libre hauek gure irudimena askatuko dute!