© Luis Buñuel Film Institute
Mexiko-AEB. Zuzendaritza: Luis Buñuel. Ekoizpena: Producciones Olmeca, Columbia Pictures. Ekoizlea: George P. Werker. Gidoia: Luis Buñuel eta H. B. Addis (Hugo Butler), Peter Matthiessen-en Travelin Man ipuinen oinarriturik. Argazkia: Gabriel Figueroa. Muntaketa: Carlos Savage. Aktoreak: Zachary Scott, Key Meersman, Bernie Hamilton, Claudio Brook, Graham Denton.
HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: euskara
Miller ehiza-barruti baten zaindaria da AEBetako hegoaldeko uharte batean. Bertan bizi da, Evvie lagun bakartzat duela: 13 urteko neska, Millerren laguntzaile zenduaren biloba, zeinarengandik halako erakargarritasun bat sentitzen hasten den. Baina musikari beltz gazte bat, Traver, iristen denean bortxaketa akusazio bidegabeko batetik ihesi, bestelako bide bat hartuko dute gertaerek.
San Telmo Museoak Urgulleko Historiaren Etxean antolatutako jarduerak familiei zuzenduta, uztaileko eta abuztuko ostiraletan.
Jarduera hauek familientzako berariaz prestatutako mendiko ibilbide dinamizatuak dira Urgull era ludikoan ezagutzeko.
Adina: +5 urte
Uztailak 2: Kanoiei su, kanoiak hobeto ezagutzeko ibilbide ludikoa Uztailak 9: Urgulleko mamuak, ibilbide beldurgarria Uztailak 16: Hizkiak dantza, mendian dauden inskripzio eta idazkien bila Uztailak 23: Zer itxura du Urgullek? Beste era batera begiratzeko jolasa Uztailak 30: Kanoiei su, kanoiak hobeto ezagutzeko ibilbide ludikoa Abuztuak 6: Urgulleko mamuak, ibilbide beldurgarria Abuztuak 13: Hizkiak dantza, mendian dauden inskripzio eta idazkien bila Abuztuak 27: Zer itxura du Urgullek? Beste era batera begiratzeko jolasa*******************
Jarduera doakoa da, baina aurrez lekua erreserbatu behar da webgunearen bidez; erreserbak egiteko epea ekainaren 24an zabalduko da.
Ikusi hemen San Telmok museoan familientzako antolatu dituen jarduera gehiago.
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan!
Erreserbak egiteko epea jarduera baino 15 egun lehenago zabalduko da.
Gari, Montxo eta Joselontxoren urtemuga da: 25 urte betetzen dituzte elkarrekin! eta hori, noski Ospatu beharra dago! Eta horretarako, ikusle guztiak gonbidatuak dauden festa handi bat antolatuko dute. Eszena, musika, magia eta barrez osaturiko istorio txiki eta dibertigarri desberdinez beteko da. Familia guztiak gozatu dezaken ikuskizun era bat dibertigarria, non haurrak benetako protagonistak izango diren.
Edukiera mugatua.
Lau izenen lehen letrarekin osatutako trikiti, pandero eta lau ahotsen taldea da AMAK: Alaitz Telletxea (Alaitz eta Maider), Maixa Lizarribar (Maixa ta Ixiar), Amaia Oreja eta Kristina Solano (M-n Ezten).
Euskal Herriko folk musikaren ertzak betiko moldeetatik atera eta ikuskizuna bitxia eskainiko digute hamaika bariazio edo konbinazioarekin. Kantu propioak, beraien ibilbideko abestien bertsioak eta klasiko batzuen moldaketak eskainiz, proposamen atsegin eta dotorea dakarte, bai horixe!
Antolatzaileak: Donostia Kultura
Kultur bitartekaria: Lanku