Natur Txokoa ingurumen-ikasgela da, ingurugiroa hedatzeko helburuarekin Cristina Enea Fundazioak kudeatzen duena. Bere helburua da ingurumen-aberastasun handia duen kokagune historiko honetatik naturarekiko errespetua sustatzea, aisialdiko jarduera didaktikoen bidez. Bertaratzen diren familiei materiala emango zaie norbere kabuz mendian zehar ariketa ezberdinak egin ditzaten.
San Telmo Museoak Urgulleko Historiaren Etxean antolatutako jarduerak familiei zuzenduta, uztaileko eta abuztuko ostiraletan.
Jarduera hauek familientzako berariaz prestatutako mendiko ibilbide dinamizatuak dira Urgull era ludikoan ezagutzeko.
Adina: +5 urte
Uztailak 2: Kanoiei su, kanoiak hobeto ezagutzeko ibilbide ludikoa Uztailak 9: Urgulleko mamuak, ibilbide beldurgarria Uztailak 16: Hizkiak dantza, mendian dauden inskripzio eta idazkien bila Uztailak 23: Zer itxura du Urgullek? Beste era batera begiratzeko jolasa Uztailak 30: Kanoiei su, kanoiak hobeto ezagutzeko ibilbide ludikoa Abuztuak 6: Urgulleko mamuak, ibilbide beldurgarria Abuztuak 13: Hizkiak dantza, mendian dauden inskripzio eta idazkien bila Abuztuak 27: Zer itxura du Urgullek? Beste era batera begiratzeko jolasa*******************
Jarduera doakoa da, baina aurrez lekua erreserbatu behar da webgunearen bidez; erreserbak egiteko epea ekainaren 24an zabalduko da.
Ikusi hemen San Telmok museoan familientzako antolatu dituen jarduera gehiago.
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan!
Erreserbak egiteko epea jarduera baino 15 egun lehenago zabalduko da.
Aita duela 10 egun erahil zuten, entzuten duzuen bezala. Alde egin aurretik eskutitz bat besterik utzi zuen. Zergatik hil den jakin behar dut. Hori dela eta, escape hau sortu dut, inguruko ikertzailerik onenek horren berri izan dezazuen. Hainbat istorio gurutzatu dituzten pertsonaiak. Erronka bizia eta gaurkoa, adin guztietarako, gehien okertzen gaituenaren inguruan: dirua. Istorio paraleloak ulertzea eta hiltzailea aurkitzea lortuko duzu? Diziplina anitzeko benetako talde batek bakarrik lortuko du deszifratzea Animo!
Iraupena: 90 minutu. Irteera puntua: Zuloaga plaza
Doako izen-emateak on line. Edukiera mugatuak.