Leire Bilbao idazleak Etxeko urak liburuaren inguruko poesia errezitala eskainiko du, musikaz lagunduta. Leire Bilbaorekin batera, Maite Larburu musikaria arituko da.
Sarbidea gonbidapenarekin izango da. Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan banatuko dira, emanaldiaren egunean, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.
Liburu Baby Kluba online programa 0-3 urte bitarteko haurrentzako eta bere familiei zuzentzen da, irakurketa lehenengo urteetan bultzatzeko asmoz.
Saio honetan Monica Graciak Nire itsasoko lagunak liburua irakurriko du. Susaeta agitaletxeari esker, liburuaz goza dezakegu.
Zeinu hizkuntzan ere ikusi ahal izango da, Euskal Gorraken eskutik (Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioa).
Liburu Baby Kluba Donostia Kulturako liburutegien sareko ohiko jarduera da. 2021eko urtarriletik aurrera, Mestiza elkartearen eskutik.
Bideoak direla eta, hamabostero, hiru argitaratuko dira, euskaraz, gazteleraz eta ingelesez. Horietan, ipuinak eta abestiak entzuteko aukera egongo da, baita parte hartzeko ere.
Saio hau, Liburu Baby Kluba online programako besteekin batera, ikusi ahal izango da gure Youtubeko kanaleko zerrenda honetan.
Irailaren 6an, 18:00etatik aurrera, ikusgai egongo da.
D'Ortagnan gaztearen istorioa kontatzen du, Mosketxakur izateko ametsa betetzera Parisera doan mutil sutsu eta errugabea. Han, lagun leial bat ezagutuko du, Pom sagua; Mosketxakur ospetsuekin bat egingo du (Athos, Portos eta Aramis); Juliettez maiteminduko da; Milady izeneko katu espioiarekin txundituta geldituko da; eta Richelieu kardinal gaiztoari aurre egingo dio. Rofy ahaztu gabe, behin baino gehiagotan salbatuko duen D’Ortagnanen zaldia.
Euskal literatura goza! literatur solasaldi programaren barruan eta Edu Zabalaren gidaritzapean, hilean behin, euskarazko liburu baten inguruan arituko gara solasean.
Hilabete honetan Oier Guillan-en VHS eta Oihana Arana-ren Lazunak azkazaletan izango dugu esku artean.
OIER GUILLAN
Liburua zein liburutegitan topatu
OIHANA ARANA
Liburua zein liburutegitan topatu
Aforo mugatua.