Nahia Zubeldiak Elkanoren itsas bidaian inspiratuta idatzitako poemen inguruko errezitaldi musikatua. Nahia Zubeldia bera eta Manu Matthys, LUMI taldea osatzen duten bikotea, arituko dira oholtzaren gainean.
Sarrera gonbidapenarekin izango da. Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan banatuko dira, emanaldiaren egunean, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.
D'Ortagnan gaztearen istorioa kontatzen du, Mosketxakur izateko ametsa betetzera Parisera doan mutil sutsu eta errugabea. Han, lagun leial bat ezagutuko du, Pom sagua; Mosketxakur ospetsuekin bat egingo du (Athos, Portos eta Aramis); Juliettez maiteminduko da; Milady izeneko katu espioiarekin txundituta geldituko da; eta Richelieu kardinal gaiztoari aurre egingo dio. Rofy ahaztu gabe, behin baino gehiagotan salbatuko duen D’Ortagnanen zaldia.