Hautagai batek kanpaina hasi baino hamabost egun lehenago beldur eszeniko agerraldi bat jasatzen du. Bere alderdia coach batekin harremanetan jartzen da berreskuratzen saiatzeko. Honela ba ikuslegoak meeting bat simulatuko duen saio terapeutiko batean parte hartuko dugu.
Info +: Antzerkia kalean, Trapu Zaharra
Donostia Bertsotan saioak sei bertsolari ekarriko ditu plazara: Aitor Sarriegi, Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio eta Alaia Martin. Gai jartzaile lanetan Maite Berriozabal izango dugu.
Edukiera mugatua.
D'Ortagnan gaztearen istorioa kontatzen du, Mosketxakur izateko ametsa betetzera Parisera doan mutil sutsu eta errugabea. Han, lagun leial bat ezagutuko du, Pom sagua; Mosketxakur ospetsuekin bat egingo du (Athos, Portos eta Aramis); Juliettez maiteminduko da; Milady izeneko katu espioiarekin txundituta geldituko da; eta Richelieu kardinal gaiztoari aurre egingo dio. Rofy ahaztu gabe, behin baino gehiagotan salbatuko duen D’Ortagnanen zaldia.
Oltxiak bizitzeko leku baten bila dabiltza, baina inon ez dira ongi etorriak sentitzen. Usain txarra dute, eta gizaki gehienek ez dituzte ondoan nahi. Familiaren dragoia Kirasterriko zabortegian lurreratzen denean, oltxiak berehala sentitzen dira etxean bezala, eta bertan bizitzen jartzea erabakitzen dute. Baina gauzak ez dira euren uste bezain errazak izango, eta Kirasterriko herritarrei frogatu beharko diete elkarrekin bat eginda hiria salba dezaketela.