Tiritatxo eta Martinber Tiritatxoren kontsultan sartzen dira. Bapatean, Tiritatxoren mahai gainean gutun bat ikusten dute. Norena ote da? Gutuna beraien lagun batena da eta 10 urte bete dituztelako Zorionak ematen idatzi die.
Info +: Antzerkia kalean, Irrien Lagunak
Garai guztietako itsas abenturarik handienean ontziratuko gara, lehen mundu biran alegia. Askoren ahaleginari esker, ametsa egi bihurtu zelako. Haurren ulermenera egokitutako bisita honek emozioa, ilusioa eta irudimena piztuko ditu.
Adina: 6-12 urte
*******************
Jarduera doakoa da, baina aurrez lekua erreserbatu behar da webgunearen bidez; erreserbak egiteko epea jarduera baino 15 egun lehenago zabalduko da.
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen jarduera gehiago.
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan!
Erreserbak egiteko epea jarduera baino 15 egun lehenago zabalduko da.
D'Ortagnan gaztearen istorioa kontatzen du, Mosketxakur izateko ametsa betetzera Parisera doan mutil sutsu eta errugabea. Han, lagun leial bat ezagutuko du, Pom sagua; Mosketxakur ospetsuekin bat egingo du (Athos, Portos eta Aramis); Juliettez maiteminduko da; Milady izeneko katu espioiarekin txundituta geldituko da; eta Richelieu kardinal gaiztoari aurre egingo dio. Rofy ahaztu gabe, behin baino gehiagotan salbatuko duen D’Ortagnanen zaldia.
Oltxiak bizitzeko leku baten bila dabiltza, baina inon ez dira ongi etorriak sentitzen. Usain txarra dute, eta gizaki gehienek ez dituzte ondoan nahi. Familiaren dragoia Kirasterriko zabortegian lurreratzen denean, oltxiak berehala sentitzen dira etxean bezala, eta bertan bizitzen jartzea erabakitzen dute. Baina gauzak ez dira euren uste bezain errazak izango, eta Kirasterriko herritarrei frogatu beharko diete elkarrekin bat eginda hiria salba dezaketela.
Aitona-amona bikote bat etxerik gabe geratzear dago. Berrogei urtez bizi izan dira etxe horretan, auzo horretan, eta, gaur, ezkondu ondoren erosi zuten pisua betirako uzteko unea iritsi da.
Polizia beren balkoiaren azpian dago, gunea inguratuta dute eta epailearen agindua betetzeko prest daude. Auzokideak etxe inguruan batu dira, egoera horren lekuko izan eta, beharbada, kexatzeko. Marinok ez du etxetik joateko asmorik, amaierara arte gogor eutsi nahi du. Horretarako, hainbat estrategiaz baliatuko da. Begoñak, bestalde, nahiago du egoera horrekin lehenbailehen amaitu. Lotsa handia ematen dio bizitzen ari direnak. Baina ez ditu bere gauzak etxe barruan utzi nahi. Auskalo bankuek zertarako erabiliko dituzten… Azken finean, gauza horiek bere oroitzapenak dira, edo, hobeto esanda, bere bizitza. Ikusiko dugu azkenean nola amaitzen den kontua. Justizia egingo al da.