Liburu Baby Kluba online programa 0-3 urte bitarteko haurrentzako eta bere familiei zuzentzen da, irakurketa lehenengo urteetan bultzatzeko asmoz.
Saio honetan Monica Graciak Hartza ehizatzera goez liburua irakurriko du. Pamiela eta Kalandraka agitaletxeei esker, Michael Rosenek idatzi eta Helen Oxenburyk ilustratutako liburuaz goza dezakegu.
Zeinu hizkuntzan ere ikusi ahal izango da, Euskal Gorraken eskutik (Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioa).
Liburu Baby Kluba Donostia Kulturako liburutegien sareko ohiko jarduera da. 2021eko urtarriletik aurrera, Mestiza elkartearen eskutik.
Bideoak direla eta, hamabostero, hiru argitaratuko dira, euskaraz, gazteleraz eta ingelesez. Horietan, ipuinak eta abestiak entzuteko aukera egongo da, baita parte hartzeko ere.
Saio hau, Liburu Baby Kluba online programako besteekin batera, ikusi ahal izango da gure Youtubeko kanaleko zerrenda honetan.
Irailaren 20an, 18:00etatik aurrera, ikusgai egongo da.
Poliziako ikertzaileak Alexandre Kanadako aduana-eskolako irakaslea behatzen hasi dira, sexu esplizituko marrazki batzuk direla-eta hiria kezkatuta baitago eta horien jatorria aurkitu nahi baitute.
Azpititulu elektronikoak euskaraz
Jeanne Errumaniara joango da lagunekin ezkondu aurreko agurra ospatzera, eta Nino eta bere familia ezagutuko ditu han. Zeharo desberdinak dira, baina bientzat uda sutsu eta amaigabe bat hasiko da.
Jatorrizko bertsioa euskarazko azpitituluekin
Luzian, Cristiano eta Biancak ez dute ia zerikusirik, baina hirurak landa-eremuko udalerri berean bizi dira, Brasil mendebaldean, soja-zelaiez inguraturik. Elkar ezagutzen ez duten arren, Madalenaren desagerpenak guztiei eragingo die. Udalerriko hainbat lekutan, bakoitzak bere erara erreakzionatuko du Madalenaren absentziarekin.
Jatorrizko bertsioa euskarazko azpitituluekin
Jin-sookek epaile-lanbidean sartzeko azterketa gainditu du. Senarrak sentituko du emaztea baino beherago dagoela gizartean, eta amak babesa eman, bere alde jarri eta erraina gaizki ulertuko du. Jasango duen jazarpena gorabehera, Jin-sook lan- eta familia-betebeharrak betetzen saiatuko da.
Jatorrizko bertsioa euskarazko azpitituluekin