Txikitako lagun koadrila bat asteburu pasa joango da landetxe batera beraietako baten ezkon aurreko agurra ospatzera. Urteak ordea ez dira alferrik pasatzen eta elkarren arteko lotura estua sentitu arren, ezer ez da garai batean bezala; edo bai…
Asteburu “eroa” izan behar zena, are gehiago erotuko da; trapu zaharrak, esan gabeko gauzak, esandakoak, alkohola, droga eta erlauntz bat. Esaten da erleak direla animalien erreinuan hobekien komunikatzen diren izakiak. Eta dantzan komunikatzen omen dira…
Magda gazteak boluntario gisa egiten du lan ospitale batean, eta egun batean, bere lepoko garestia oparituko dio gaixo dagoen haur bati; aita ziur dago berriro gezurretan ari dela. Magdak errugabea dela frogatzen duenean, aita lotsatuta eta errudun sentituko da, baina ezingo du onartu oker zegoela.
Aita-alaben arteko harremana hautsita dago, nahaspilatuta; iraganeko erabakiek, berriz, ondorio konponezinak izango dituzte.
Azpititulu elektronikoak euskaraz
Arpilatutako herri txiki bat, ihes egitera behartutako familia bat. Bi seme-alaba zaharrenak, Kyona eta Adriel, berehala aldenduko dituzte gurasoengandik eta bakarrik ekin beharko diote erbesterako bideari.
Haurtzarotik nerabezarora eramango dituen bidaia heroiko batean murgilduko dira, babeslekuaren, bakearen eta familia aurkitzeko itxaropenaren bila. Gerrak eta migratzaileen aurkako jazarpenak urratutako kontinente bat zeharkatuko dute neba-arreba ausartek, berebiziko erronkak gaindituz.
Jatorrizko bertsioa euskarazko azpitituluekin
Zoriak eta irudimenak bultzatutako hiru istorio, non emakumezko batzuen bizitzak horien hautu eta damuek markatzen dituzten. Ustekabeko amodiozko triangelu batek, huts egindako sedukzio-tranpa batek eta gaizki-ulertu batetik sortutako topaketak ipuin-triptiko bat osatzen dute, oroimenak, iruzurrak eta patuak elkartzen dituena.
Jatorrizko bertsioa euskarazko azpitituluekin