Irailak 30:
kRak Maite Larbururen bigarren bakarkako diskoa izango da. Helburu anitzekin sorturiko doinuak eta Axut! antzerki kolektiboaren Amua antzezlanerako idatziriko musika biltzen dituena.
Informazio gehiago: kRak, Maite Larburu
Urriak 01:
Anak bere gaztaroko bi maitale ohi gonbidatu ditu Iratiko etxola batera. Azken asteburu bat, izan zirenaren eta amestu zutenaren izenean. Asko maitatu dute elkar eta maite dute elkar, baina zaila da intimotasun hori partekatzea. Esklusibotasuna, erromatismoa, egoa, jabetza, ohitura, kultura, hezkuntza alde batera uztea, asteburu bakar batentzat bada ere. Askatasunaren utopia azkenengoetan dela erran izan zaigu hainbatetan, baina, maitasunaren izenean, noraino joan gaitezke?
Kantuz eta irudiz, ikusleari bere lekua eskaini nahi zaio, hats hartze poetikoak minez, pozez, damuz edo ilusioz josiz.
Informazio gehiago: Amua, Axut!
* Ikuskizuna hasi ondoren debekatuta dago aretoan sartzea.
kRak Maite Larbururen bigarren bakarkako diskoa izango da. Helburu anitzekin sorturiko doinuak eta Axut! antzerki kolektiboaren Amua antzezlanerako idatziriko musika biltzen ditu.
Informazio gehiago: kRak, Maite Larburu
Oharra: kontzertu hau urriaren 1ean Axut!ek eszenatoki berean aurkeztuko duen Amua lanarekin lotuko da abonamendu baten bidez.
* Ikuskizuna hasi ondoren debekatuta dago aretoan sartzea.
Iñaki Sanz eta Eñaut Agirreren "Gure fauna eta florari begira" liburuaren aurkezpena
Partaideak: Iñaki Sanz Azkue (Aranzadi), Eñaut Agirre Goia (Dobera), Eider Conde edo Juantxo Agirre (aurkezpena).