Irailak 30:
kRak Maite Larbururen bigarren bakarkako diskoa izango da. Helburu anitzekin sorturiko doinuak eta Axut! antzerki kolektiboaren Amua antzezlanerako idatziriko musika biltzen dituena.
Informazio gehiago: kRak, Maite Larburu
Urriak 01:
Anak bere gaztaroko bi maitale ohi gonbidatu ditu Iratiko etxola batera. Azken asteburu bat, izan zirenaren eta amestu zutenaren izenean. Asko maitatu dute elkar eta maite dute elkar, baina zaila da intimotasun hori partekatzea. Esklusibotasuna, erromatismoa, egoa, jabetza, ohitura, kultura, hezkuntza alde batera uztea, asteburu bakar batentzat bada ere. Askatasunaren utopia azkenengoetan dela erran izan zaigu hainbatetan, baina, maitasunaren izenean, noraino joan gaitezke?
Kantuz eta irudiz, ikusleari bere lekua eskaini nahi zaio, hats hartze poetikoak minez, pozez, damuz edo ilusioz josiz.
Informazio gehiago: Amua, Axut!
* Ikuskizuna hasi ondoren debekatuta dago aretoan sartzea.

Zuzendaritza: Ximun Fuchs.
Koreografia: Philippe Ducou.
Idazkera: Arantxa Hirigoyen, Maite Larburu, Manex eta Ximun Fuchs.
Aktoreak: Maite Larburu, Manex Fuchs, Ximun Fuchs.
Musika: Maite Larburu.
Informazio gehiago: Amua, Axut!
Oharra: antzezlan hau irailaren 30ean Maite Larburuk eszenatoki berean aurkeztuko duen kRak disko berriaren kontzertuarekin lotuko da abonamendu baten bidez.
* Ikuskizuna hasi ondoren debekatuta dago aretoan sartzea.
Gure bizimodua egunetik egunera aldatuz doa: gure lana robotizatzen hasi dira, gure harremanak aldatzen doaz, etxeko entretinemendua gorantz doa eta GAFA (Google, Apple, Facebook eta Amazon) bezalako sare eta plataformek komertzio txikia ordezkatu dute. Iraultza baten hasieran gaude: laugarren Industria iraultza. Gizateriak inoiz bizi ez duen hori, abiada bizian dator orain.
Informazio gehiago: XXX Poltsiko Antzerkia eta Nomofobikak.
Obra honen sortzaile eta aktoreak Goiz Eder Iturain eta Esti Curiel dira. Elena Irureta da zuzendaria.
Gasolindegi batean lan egiten du, Petra-Leo, bikote protagonistak. Bertatik pertsonaia nazkagarri zein zoragarriak pasatzen dira eta makina bat sekretu gordetzen ditu gasolindegiak. Egunerokoa monotonia bihurtu da, honetatik ihes egin nahiko dute biek. Bitartean gutun sekretuak, ez-ohiko bisitak eta amesteko uneak nahastuko dira.
Harremanen inguruko hausnarketa eragin nahi dute, umore beltz eta absurdoa erabiliz.
2021eko Poltsiko Antzerki Sorkuntza izeneko programaren bigarren saria.
Informazio gehiago: XXX Poltsiko Antzerkia
Antzerkia, bertsoa, olerkia eta musika uztartzen dituen antzerkia.
Ander Lizarralde Jimeno eta Unai Muñoa Amundarain bertsolariek, haien arteko harremanaren eboluzioa ardatz hartuta, harreman intimoen barrukietan begiratzen dute. Nola erakarri ziren, nola nabigatu duten botere harremanetan, nola elkar lagundu duten, nola konpetitu duten, zein nolako harremanak izan dituzten emakumeekin eta nondik nora hurbildu zatzaizkien, nola ezkutatu eta agertu dituzten zenbait desio eta behar emozional
Info+: Buhameak
Ibilbide honetan, Edurne Ormazabal, Tabakalerako zuzendari orokorra izango dugu bidelagun. Berekin, Tabakaleraren proiektu orokorraren inguruan hitzegingo dugu: Horrelako proiektu handi bat zuzentzearen erronkez, azken urteetan bideratutako proiektu nagusiez eta etorkizuneko asmoez besteak beste.