Anak bere gaztaroko bi maitale ohi gonbidatu ditu Iratiko etxola batera. Azken asteburu bat, izan zirenaren eta amestu zutenaren izenean. Asko maitatu dute elkar eta maite dute elkar, baina zaila da intimotasun hori partekatzea. Esklusibotasuna, erromatismoa, egoa, jabetza, ohitura, kultura, hezkuntza alde batera uztea, asteburu bakar batentzat bada ere. Askatasunaren utopia azkenengoetan dela erran izan zaigu hainbatetan, baina, maitasunaren izenean, noraino joan gaitezke?
Kantuz eta irudiz, ikusleari bere lekua eskaini nahi zaio, hats hartze poetikoak minez, pozez, damuz edo ilusioz josiz.
Zuzendaritza: Ximun Fuchs.
Koreografia: Philippe Ducou.
Idazkera: Arantxa Hirigoyen, Maite Larburu, Manex eta Ximun Fuchs.
Aktoreak: Maite Larburu, Manex Fuchs, Ximun Fuchs.
Musika: Maite Larburu.
Informazio gehiago: Amua, Axut!
Oharra: antzezlan hau irailaren 30ean Maite Larburuk eszenatoki berean aurkeztuko duen kRak disko berriaren kontzertuarekin lotuko da abonamendu baten bidez.
* Ikuskizuna hasi ondoren debekatuta dago aretoan sartzea.
Gidoilari, zuzendari eta aktorea: Eneritz Artetxe
Lakoste antzezlana galdera ugariren gainean eraikitzen den proposamen eszenikoa da: Nola uztartu ama bakarra eta sortzaile izatea? Zergatik ez digu inork sekula menopausiaz ganoraz hitz egiten? Nola hezi nerabe bat? Ze jendarte mota ari gatzaizkie nerabeei transmititzen? Mundu distopiko honetan geratzen ote zaigu elkar zaintzarako eta maitasunerako tarterik?
Euskarazko formatu txikiko antzerki sorkuntza eta ekoizpena bultzatzeko 2021eko Poltsiko Antzerki Sorkuntza izeneko programaren lehen saria.
Informazio gehiago: XXX Poltsiko Antzerkia
Barrokoan Austriarren gortean erretratua nola planteatzen den berrikustea, Ganbera margolarien pertsonaien, historiaren, sinbologiaren eta estilo piktorikoaren bitartez, bereziki Juan Carreño de Mirandaren bitartez.
Obra: Mariana de Austria Erregina (s. XVII), Juan Carreño de Miranda.
Doan, hitzaldia presentzialki ikusteko lekua erreserbatu behar da web bidez. Erreserbak egiteko epea jarduera baino 15 egun lehenago zabalduko da.
Jesus, zutabera lotuta. Anonimoa