Iker Lauroba (gitarra, ukelelea, ahotsa), Andoni Etxebeste (bateria), Maria Soriazu (baxua), Urbil Artola (lap steel, dobro, kitarra, ahotsa), Leire Berasaluze (ahotsa), Olaia Inziarte (pianoa, gitarra, ahotsa).
Lau urteren ostean, urtaroen zikloa borobiltzeko unea iritsi zaio Iker Laurobari eta emanaldi bakar eta errepikaezin bat prestatu du horretarako. Bere bakarkako ibilbidearen errepasoa egingo du, estilo hain bereizgarria duen Beste Urtaroak bandarekin batera. Folk eta pop doinuak nagusi badira ere, beste estiloei keinuka bizi den taldea da, munduko musiketatik mokokatuz. Sorpresaz jositako kontzertua izango da, parte hartze oso bereziekin, besteak beste, Lucas Delgado, Izaro Andrés, Yoni Camacho, Olatz Salvador, Eñaut Elorrieta edota Esti eta Mikel Markez.
Ezagutzen dituzu herrialde ezberdinetako soinuak? Eta instrumentuak? Entzutearekin bakarrik, antzemango zenituzke? Zatoz frogatzera!