Gidoilari, zuzendari eta aktorea: Eneritz Artetxe
Lakoste antzezlana galdera ugariren gainean eraikitzen den proposamen eszenikoa da: Nola uztartu ama bakarra eta sortzaile izatea? Zergatik ez digu inork sekula menopausiaz ganoraz hitz egiten? Nola hezi nerabe bat? Ze jendarte mota ari gatzaizkie nerabeei transmititzen? Mundu distopiko honetan geratzen ote zaigu elkar zaintzarako eta maitasunerako tarterik?
Euskarazko formatu txikiko antzerki sorkuntza eta ekoizpena bultzatzeko 2021eko Poltsiko Antzerki Sorkuntza izeneko programaren lehen saria.
Informazio gehiago: XXX Poltsiko Antzerkia
Horrela aurkezten dute bi aktoreek, Ainhoa Aierbe eta Tessa Andonegik, ikuskizuna: "Feminismoa berpiztu da, eta berarekin, sekula entzun ez diren tonaka kontzeptu, termino, berba eta gauza. Txukuntasun pixka bat behar dugu, eta kaos informatibo honi irtenbidea emateko GU gaude, Tessa eta Ainhoa. Zuekin guztiekin, hausnarketa bat, ikerketa, argibideak bilatzeko gaude, bizitzea tokatu zaigun garai zirraragarri honi buruz".
Informazio gehiago: XXX. Poltsiko Antzerki Jaialdia
Iban Idigoras (bateria), Iñigo Palacios (gitarra), Aitor Regueiro (ahotsa), Tommaso Galati (gitarra) eta Axibar Urteagak (baxua) osatzen dute 2018an sortutako Bizarro talde oñatiarra. Rock iluna, tristea eta gogorra egiten dute. 2020an argitaratu zuten Deshumanizazioa izeneko lana bost abestiz osatuta dago eta Donostian aurkeztuko dute.
* Ateen irekiera emanaldia hasi baino ordu bat lehenago.