Ausarta, eszentrikoa, sentibera.
Zergatik erabaki du Frankik, Frankenstein monstruoak, isolatuta eta gizartetik urrun dagoen leku bazter batean bizitzea? Besteengan eragiten duen efektuaren beldur da, eta txatartegi batean bizi da. Baina egun batean, kanpoko mundutik datorren urakan bat bezala, "Ni" azalduko da; eroa, dibertigarria, ausarta, irudimentsua, autoestima oso altua duen ganberra hutsa eta Frankik bizirauteko bere burua babesteko duen mundua hankaz gora jartzeko mehatxua dakarrena.
Komedia oso dibertigarria!
Oharra: Haurren ekitaldietarako gonbidapenak lortzeko aurrez izen ematea beharrezkoa izango da, eta horretarako e-posta honetara bidali beharko da eskaera: aietekulturetxea@donostia.eus Ikuskizuna baino 5 egun lehenago eska daitezke gonbidapenak (gehienez lau gonbidapen eta saioa hasi baino ordu erdi lehenago arte jaso ahal izango dira)
Ekitaldian parte hartzeko maskara nahitaezkoa izango da, 0-5 arteko urtekoentzat izan ezik.
Jarduera tailer artistiko batekin hasiko da: zipriztindu, isuri, busti, zirriborroak egin... mihisea forma eta kolorez bete arte. Adierazpen artistikoa emozioz josiko dugu. Museoko bisitan ere sentitzen dugunari erreparatuko diogu, arteterapia profesionalen eskutik. Guzti-guztiok baikara artearekin emozioak sentitzeko gai. Ondarearen Europako Jardunaldien barruko jardunaldia.
Adina: 6-12 urte
Oharrak:
- Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da.
- Gehienez, heldu bat eta hiru haur egon ahal izango dira familia bakoitzeko, aforo murriztuak dauden bitartean
*******************
Sarrerak salgai egongo dira urriaren 1etik aurrera 5 euroan familia bakoitzeko. Museoko bazkideentzat salmenta egun batzuk lehenago irekiko dugu (posta elektronikoz jakinaraziko dugu) eta sarrerak 4.5 euroan izango dituzte.
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago.
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan!
Nondik begiratzen zaion arabera, Audience-n azken lanak forma ugari hartzen ditu. Tolesdurak (2021) disko bikoitza da, edo agian egokiagoa da bi disko direla esatea. Edonola ere, hor dago Audiencen kaleidoskopioa, bere erpinak biraka eta elkar joka dituela. Rock, country, glam, folk... kaleidoskopioa.
* Ateen irekiera emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago.
Kantu eta abeslari ezagunen emanaldia izango du ikusgai publiko orokorrak, arratsaldeko 20:00etatik aurrera Tabakaleran. Kantaldian Amaia Zubiriak, Niko Etxartek, Pantxoa Carrerek, Gontzal Mendibilek eta Easo Abesbatzak hartuko dute parte, besteak beste. Sarrerak salgai daude.