Frutak plastikoz inguratuta ikusten ditugu supermerkatuetan, eta asaldatu egiten gara. Ordea, sarean segunduro mugitzen ditugun miloika datuek duten eragin ekologikoa ez dugu ikusi ere egiten. Teknologia berriak abiadura ezin azkarragoan ari dira garatzen eta gure bizitzako eremu guztiak digitalizatzen ari gara jasangarriak ote diren kontuan hartu gabe.
Atzeraezineko aldaketa klimatiko eta muturreko desberdintasun sozialen garai honetan, azpiegitura teknologikoek duten eraginaz hausnartu nahi dugu aurtengo Euskarabilduan. Munduaren amaiera distopikoetatik harago, etorkizun posible desiragarriak aztertzen saiatuko gara: Hodeiaren azpian ezkutatzen den kontsumo neurrigabeaz eta horien gaineko alternatibez.
Izen-ematea eta informazio gehiago: www.euskarabildua.eus
Nazaret-eko Jesus-en garaian gaude. Brian, erromatarren okupazioaren aurka dagoen gazte idealista bat da. Hauen aurka egiteko "Judeako fronte herrikoia", erromatarren aurka borrokatzen duen taldean sartuko da eta bere matxinada partikularra hasiko du. Bere lehenengo ekintza iraultzailean atxilotu egingo dute eta Poncio Pilatos gobernadore erromatarraren eskuetan eroriko da. Ihes egin eta gero, MESIAS-tzat hartuko dute eta... bueno, hobe izango da antzezlana ikustea, Monty Phyton-en zentzugabeko umorearekin egindako antzezlan zoragarri hau. Eta ez ahaztu, bizitzako alde ona begiratu beti!
Informazio gehiago: 32. Gazteen Antzerki Topaketa.
Antolatzaileak: Donostia Gazteria, Donostia Kultura
* Ikuskizuna hasi ondoren debekatuta dago aretoan sartzea.
Auzoko egitasmoak, euskaratik urrun bizi diren herritarrak euskarara hurbiltzea du helburu. Horretarako, bi profileko herritarrak biltzen ditu egitasmoak. Astean behin, euskaratik gertu bizi direnak, eta euskaratik urrun bizi direnak, hainbat dinamika eta jolas baliatuz euskaraz aritu, elkar ezagutu eta ondo pasatzeko biltzen dira.
'la Caixa' Fundazioak Donostiako Udalarekin elkarlanean antolatuta, “Errenazimentuko gizona” ikuspegi berritzaile batetik aurkezten du esperientzia honek. Bi erakundeek bat egiten dute Leonardo da Vinciren heriotzaren bosgarren mendeurrena gogoratzeko prestatutako ospakizunekin (1452-1519).
Leonardo da Vinci. Behatu. Jarri zalantzan. Egin saiakuntzak izeneko proiektuan Leonardo ez da agertzen jeinu gisa; aldiz, bizitzarekiko zuen jarrera erakusten da batik bat, errealitateari begiratzeko eta harekin interakzioan aritzeko zuen modua. Jakin-min handiko gizona zen eta jakiteko grina hori izan zen haren jeniotasuna askatu zuen motorra.
Erakusketak Château du Clos Lucé - Parc Leonardo da Vinci elkartearen laguntza du, eta bi espaziotan garatzen da: barrualdean, ikus-entzunezko ikuskizun batek Leonardoren pentsamendua eta gure eguneroko bizimodua lotzen ditu; kanpoaldean, lau maketa handik leialki erreproduzitzen dituzte Leonardoren ideia moderno eta iragarleetako batzuk.
Jose Ignazio Ansorena & Joserra Senperena musikariek Euskal Danbolinaren Aroak diskoa aurkeztuko dute.
Saio pedagogiko, aldarrikapen historiko eta aldiberean soinu esperimentazio garaikidea, Joserra Senperena eta Piter Ansorenaren “Euskal Danbolinaren Aroak” Beasaingo Igartza Jauregian 2021ko apirilaren 8an Joserra eta Piterrek eginiko emanaldia jasotzen du. 2006an “Chillida-Lekutik” argitaratu ondoren eta hari berari tiraka eginez hilabetetako lan sakon eta artatsua borobilduz, haren emaitza liluragarria arretaz eta dagokion patxadan, ñabardura finenak antzeman eta dastatzeko aukera paregabea eskaintzen digu.
Joserra Senperenak pop, blues eta jazz-aren bideak landu ditu eta hamaika disko plazaratu haien barrena. Jose Ignazio “PIter” Ansorenak, ordea, herri musikari dedikatu dio nagusiki bere jarduna. Bere ezagutza eta trebetasuna handiak izan arren, musika alorretik kanpo da agian ezagunagoa bere pailazo eta showman fazetatan.
Maialen Lujanbioren soinu-instalazioa Scala proiektuaren baitan. Leku honetan bertan, eskailera nagusi honen atzealdean izandako gertakari batetik sorturikoa da pieza hau. Eskailerapean ikusitik eskaileretarako sortua.
Errealitate zati bat, kultura garaikidearen zentroaren baitan begiratua.
Errealitatea, artea eta begirada hitz eta soinu bidez birformulatuta.