Artista liburua XX. mendeko sorkuntza da, arte plastikoaren adierazpide bat, obra bat bere horretan, eta forma eta eduki anitzak har ditzake. Ohiko liburuen hesi konbentzionalak hausten ditu, eta konposizioaren mugak aztertzera ausartzen da. Tailer honetan familiek arte liburuarekin esperimentatuko dute, Eluska Kortajarenaren eskutik.
Adina: 6-12 urte
Oharrak:
- Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da.
- Gehienez, heldu bat eta hiru haur egon ahal izango dira familia bakoitzeko.
Sarrera doan.
Sarrerak erreserbatu webgunean urriaren 1etik. Museoko bazkideentzat egun batzuk lehenago irekiko dugu aukera (posta elektronikoz jakinaraziko dugu).
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago.
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan!
AEB. Zuzendaria: ELI ROTH.
Adina: +6
Horman erlojua duen etxea (The House With A Clock In Its Walls, 2018) informazio gehiago Filmaffinity webgunean.
Erroka taldea bi pertsonek osatzen dugu, Iker de las Heras eta Manex Pagola, biok 1991 urtean Hernanin jaioak. Akordeoia eta biolinaren laguntzaz lurralde ezberdinetako musika jotzen dugu, Balkanetatik hasita, Irlanda eta Euskal Herritik pasa eta erritmo latinoetara iritsi arte. Errepertorioan bertsio, moldaketa eta abesti originalak dauzkagu. Ahotsa eta instrumentuez gain, base elektronikoak ere guk produzitutakoak dira. Beraz, gure musika elektrofolk bezala defini daiteke. Gure asmoa jendeak dantzatzea eta ondo pasatzea da, eta horretarako, kantu mugituak sortzen ditugu letra inklusibo eta alaiekin.
'la Caixa' Fundazioak Donostiako Udalarekin elkarlanean antolatuta, “Errenazimentuko gizona” ikuspegi berritzaile batetik aurkezten du esperientzia honek. Bi erakundeek bat egiten dute Leonardo da Vinciren heriotzaren bosgarren mendeurrena gogoratzeko prestatutako ospakizunekin (1452-1519).
Leonardo da Vinci. Behatu. Jarri zalantzan. Egin saiakuntzak izeneko proiektuan Leonardo ez da agertzen jeinu gisa; aldiz, bizitzarekiko zuen jarrera erakusten da batik bat, errealitateari begiratzeko eta harekin interakzioan aritzeko zuen modua. Jakin-min handiko gizona zen eta jakiteko grina hori izan zen haren jeniotasuna askatu zuen motorra.
Erakusketak Château du Clos Lucé - Parc Leonardo da Vinci elkartearen laguntza du, eta bi espaziotan garatzen da: barrualdean, ikus-entzunezko ikuskizun batek Leonardoren pentsamendua eta gure eguneroko bizimodua lotzen ditu; kanpoaldean, lau maketa handik leialki erreproduzitzen dituzte Leonardoren ideia moderno eta iragarleetako batzuk.
Tabakaleran ahots ugari elkartzen dira, istorio asko entzuten dira eta pertsona asko eta asko gurutzatzen dira. Bi zine-areto daude, erakusketak, artista egoiliarrak, liburutegia edota eskola. Pentsatzeko eta eztabaidatzeko guneak aktibatzen dira, ikastaroak eta lantegiak egiten dira, musika jotzen da. Tabakalera ezagutuk aniztasun horretara hurbiltzeko proposamena egiten du, bi ibilbide gidaturen bidez, kultura zentroaren bazter eta proposamenak ezagut ditzazun.
Larunbat goizean etortzeko gonbita egiten dizugu, ibilbide orokorra egin eta hurbiletik ezagutzeko bizilagunen elkarte hau osatzen duten guneak, programazioak eta lagunak.
Horia, urdina, gorria, beltza eta berdea.
Kolore bakoitzak emozio bat adierazten du, baina hauek ulertzen jakin behar da ordenan jartzeko.
Poesia bisualez eta musikaz beteriko eszenaratzea, emozio bakoitzarekin konektatzen lagunduko diguna.
Anna Llenasen "El monstruo de colores" lanaren antzerkirako egokitzapena.
Harry Goodman detektibea desagertzen denean hasten da istorioa. Izan ere, horrek Tim, bere 21 urteko semea, behartzen du gertatutakoa ikertzera. Pikachu detektibeak, Harryren Pokemon bikotekideak, ikerketarekin laguntzen du. Oso detektibe maitagarra eta dibertigarria da, mundu guztia harritzen duena, baita bere burua ere! Tim eta Pikachu elkarren artean era ikaragarrian komunikatu daitezkeela konturatzen dira, eta elkarrekin abentura hunkigarria biziko dute misterio bitxia argitzeko.
Pistak bilatzen dituzte Ryme hirian, neonez argitutako kaleetan. Hiria metropoli moderno erraldoia da, non gizakiak eta Pokemonak mundu hiperrealista batean elkarrekin bizi diren.
Pokemon pertsonaia ugarirekin egingo dute topo, eta elkar bizikidetza baketsua suntsitu eta Pokemon unibertso osoa mehatxatu dezakeen konplot beldurgarria argitara emango dute.
'In the Earth' ek darabiltzan ideia iradokitzaile, planteamendu edo istorio erakargarri ugariez gain, bertan nabarmendu behar den lehen gauza da, maskara, gel desinfektatzaile eta tristuraz inguratutako bilbea ireki arren, azkar ahazten zaigula historiako pertsonaien une bera igarotzen ari garela. Azti-trikimailu hori, talka-terapia baten bidez entretenitzeko gaitasun hori, oso gutxik dute eskura. Agian jenioak, agian inkontzienteak.
Ikasle buruargi bat jenioentzako barnetegi batera aldatu dute, eta han, ustekabean, beste dimentsio bateko munstroen atari bat zabaldu du: ezustekoz beteriko mundu bat irekiko zaio.
Mariek gutun misteriotsu bat jasoko du bere amaren hilobia profanatua izan dela esanez. Bat-bateko arazo hori konpontzeko, Marie bere bikotekidearekin joango da bere ama lurperatuta dagoen uharte ezkutura. Hara iritsitakoan, izugarrikeriak aurre egiten die, eta leku mistiko hartako biztanleak benetako amesgaizto bihurtzen dira.
Mexiko-Erresuma Batua-AEB. Zuzendaritza: Leopoldo Aguilar. Ekoizpena: Fernando de Fuentes S., José C. García de Letona, Gregory Gavanski / Ánima, Defi Films. Ekoizpen eragilea: Mariana Suárez Molnar, Eóin Hegan, Summet Mitra. Gidoia: Bob Barlen, Cal Brunken. Animazioaren zuzendaritza: Lio Vargas. Musika: Jody Jenkins. Muntaketa: Vincent Tabaillon, Gilad Carmel. Iraupena: 80 min.
Danny Dawkinsi beka bat eskaintzen diote Kranston Ikastetxean ikasteko; jeinuentzako prestigio handiko eskola bat. Bertan, bere lehiakide eta gelakide Liz Fizzerton ezagutuko du. Denei erakutsi nahian bere gaitasuna, partikulen erreaktore zahar bat konpontzea erabakitzen du, eta horrela zabalduko du atari bat Bosgarren Dimentsioa deitzen zaion beste mundu baterantz, non era guztietako munstroak eta izaki beldurgarriak bizi baitiren. Dannyk eta Lizek, Mothman izeneko gizon-sits baten laguntzarekin, haiei aurre egin beharko diete ataria ixteko eta eskola berehalako apokalipsi batetik salbatzeko.
Gonbidapenak urriaren 27etik aurrera eskuragarri, Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan
AEB. Zuzendaritza: Mickey Keating. Ekoizpena: Eric B. Fleischman, Maurice Fadida / Defiant Studios, Kodiak Pictures, Sunset Junction Entertainment. Ekoizpen eragilea: Sylvain Gehler, Jan McAdoo, Diane Gooch, Mickey Gooch Jr., Victor Shapiro, Raphael Swann. Gidoia: Mickey Keating. Argazkia: Mac Fisken. Musika: Shayfer James. Muntaketa: Valerie Krulfeifer. Aktoreak: Jocelin Donahue, Joe Swanberg, Melora Walters, Richard Brake, Jeremy Gardner. Iraupena: 83 min.
HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: euskara
Keating, Darling (2015) (Sean Youngekin!), Carnage Park (2016) eta Psychopaths (2017) filmen egilea, Floridakoa da eta ondo asko daki uda amaitzen denean turistak joan egiten direla, hondartzak hutsik geratzen direla, udazkeneko lanbroak sortzen direla itsasotik eta hareatzak honezkero ez direla paradisiakoak. Hori da pelikula honen abiapuntua, non Jocelin Donahue The House of the Devil (2009), Insidious: Chapter 2 (2013), Doctor Sleep (2019) uharte bakarti batera joaten den gutun misteriotsu bat jaso ondoren; bertan dio bandalizatua izan dela bere amaren hilobia. Bateren batek idatzi du pelikula honek zera ematen duela, Rob Zombiek Dead & Buried-en (1981) remake bat sinatu izan balu bezala. Dena dela, apurka-apurka kargatzen doa giroa eta ziurtatua dago izu-ikara. Besteak beste, soinu diseinuari esker.
Erresuma Batua. Zuzendaritza: Ben Wheatley. Ekoizpena: Andy Starke / Rook Films. Ekoizpen eragilea: Jeff Deutchman, Tom Quinn, Amy Jump, Ben Wheatley. Gidoia: Ben Wheatley. Argazkia: Nick Gillespie. Musika: Clint Mansell. Muntaketa: Ben Wheatley. Aktoreak: Joel Fry, Ellora Torchia, Hayley Squires, Reece Shearsmith, John Hollingworth. Iraupena: 107 min.
HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: euskara
Bai, egia. Ben Wheatleyk huts egin zuen sinestean jainkoek bera aukeratu zutela Hitchcocken eta Daphne Du Maurierren Rebecca (1940) eguneratzeko. Hori, ordea, aspaldiko kontua da. Gainera, ilunabarreko jendeak ez diogu ezeri gorroto. Batez ere Ben izanda ere Sightseers (2012) haren, txakurkeria liluragarri haren arduraduna. Batez ere entziklopediek dioten bezala beldur pandemiko ale hau honi buruzkoa bada: "mundua birus suntsigarri baterako sendagai baten bila dabilen bitartean, zientzialari bat eta basozain bat basoan barrena sartzen dira eta...". Batez ere The Guardianeko kritikariak 5 izarretik 4 ezarri bazizkion eta trippy horror movie bat zela esan bazuen, XV. mendeko Malleus maleficarumaren ukitu batekin eta onddo sikotropikoaren halako zapore batekin.
Maialen Lujanbioren soinu-instalazioa Scala proiektuaren baitan. Leku honetan bertan, eskailera nagusi honen atzealdean izandako gertakari batetik sorturikoa da pieza hau. Eskailerapean ikusitik eskaileretarako sortua.
Errealitate zati bat, kultura garaikidearen zentroaren baitan begiratua.
Errealitatea, artea eta begirada hitz eta soinu bidez birformulatuta.