6 - 12 urte bitartean bazaude har ezazu parte Nire animalia fantastikoa lehiaketan!
Asma ezazu Harry Potterren munduko zure animalia fantastikoa eta ondoren sartu zure marrazkia Donostiako Udal Liburutegi Sareko liburutegietako Newt Scammader-en maletan. Martutene, Eskura, Cristina Enea, Musika eta Dantza Eskola eta San Telmo Museoan ezik.
Marrazteko inprimakia hemen deskargatu edo Donostiako Udal Liburutegi Sareko liburutegietan jaso. Ordutegiak eta kokapenak hemen
Parte-hartzaileen artean, hiru opari magiko banatuko dira azaroaren 20an, 12:30etan Udal Liburutegi Nagusiko, San Jerónimo Aretoan.
'la Caixa' Fundazioak Donostiako Udalarekin elkarlanean antolatuta, “Errenazimentuko gizona” ikuspegi berritzaile batetik aurkezten du esperientzia honek. Bi erakundeek bat egiten dute Leonardo da Vinciren heriotzaren bosgarren mendeurrena gogoratzeko prestatutako ospakizunekin (1452-1519).
Leonardo da Vinci. Behatu. Jarri zalantzan. Egin saiakuntzak izeneko proiektuan Leonardo ez da agertzen jeinu gisa; aldiz, bizitzarekiko zuen jarrera erakusten da batik bat, errealitateari begiratzeko eta harekin interakzioan aritzeko zuen modua. Jakin-min handiko gizona zen eta jakiteko grina hori izan zen haren jeniotasuna askatu zuen motorra.
Erakusketak Château du Clos Lucé - Parc Leonardo da Vinci elkartearen laguntza du, eta bi espaziotan garatzen da: barrualdean, ikus-entzunezko ikuskizun batek Leonardoren pentsamendua eta gure eguneroko bizimodua lotzen ditu; kanpoaldean, lau maketa handik leialki erreproduzitzen dituzte Leonardoren ideia moderno eta iragarleetako batzuk.
Lulu eta bere lagunentzat, mundua beren oinetan dago. Gazteak, ederrak eta oso aberatsak, edozer gauza lor dezakete, edozer gauza egin; baina lagun taldea eskuetatik joaten ari zaien portaerari buruzko esperimentu baten biktima izateko arriskuan dago. Dead & Beautiful thriller psikologiko liluragarria da, irudi bikainez blaitua.
Deia (2021)
Espainia. Zuzendaritza: Khuruts Begoña. Iraupena: 12 min.
HIZKUNTZA: euskara
2019an planeta berri bat aurkitua izan da. Bizigarria, arnastu ezin den atmosferagatik ez balitz. 2020an, Euskal Espazio Agentziak gizaki bat bidali du bere bizigarritasun aukerak aztertzeko. Planeta hau Dibok da.
+
The Seed (2021)
Erresuma Batua. Zuzendaritza: Sam Walker. Iraupena: 81 min.
HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: euskara
International Movie Data Basen diotenez, Mojave basamortuan, itxuraz nesken plan tipiko baten moduan hasten dena asteburu batez izugarri ondo pasatzeko asmoz, pixkanaka beldurrezko, heriotzazko eta estralurtarren inbasiozko ipuin bihurtuko da. Ezin genuen gutxiago espero gure Sam Walker maitearengandik; ezagutu eta ondo asko saritu genuen 2001eko Astean. Sam Duck Children film laburraren egilea da, non gizon armatu bat eskola-festa batean bat-batean sartu eta bertan direnen artean ez duen bakar bat ere tente uzten. The Seedeko aktoreen artean "Vikings" (2013-2020) telesailean eta Becoming Jane-n (2007) lan egin duten neskak topatuko ditugu, eta bideo-joko batzuetako kreaturei ahotsa jarri dietenak. Soinu-banda? Berlinen bizi den kolonbiar oso elektroniko batena.
Erresuma Batua. Zuzendaritza: Sam Walker. Ekoizpena: Chris Hardman, Matt Hookings, James Norrie / Camelot Films, Hardman Pictures. Ekoizpen elkartua: Lipsync Productions, AMP International. Gidoia: Sam Walker. Argazkia: Ben Brahem Ziryab. Musika: Lucrecia Dalt. Muntaketa: Barry Moen. Aktoreak: Chelsea Edge, Lucy Martin, Sophie Vavasseur. Iraupena: 81 min.
HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: euskara
International Movie Data Basen diotenez, Mojave basamortuan, itxuraz nesken plan tipiko baten moduan hasten dena asteburu batez izugarri ondo pasatzeko asmoz, pixkanaka beldurrezko, heriotzazko eta estralurtarren inbasiozko ipuin bihurtuko da. Ezin genuen gutxiago espero gure Sam Walker maitearengandik; ezagutu eta ondo asko saritu genuen 2001eko Astean. Sam Duck Children film laburraren egilea da, non gizon armatu bat eskola-festa batean bat-batean sartu eta bertan direnen artean ez duen bakar bat ere tente uzten. The Seedeko aktoreen artean "Vikings" (2013-2020) telesailean eta Becoming Jane-n (2007) lan egin duten neskak topatuko ditugu, eta bideo-joko batzuetako kreaturei ahotsa jarri dietenak. Soinu-banda? Berlinen bizi den kolonbiar oso elektroniko batena.
LEHIAKETATIK KANPO
Espainia. Zuzendaritza: Khuruts Begoña. Ekoizpena: Antxon Elola. Gidoia: Khuruts Begoña. Argazkia: Khuruts Begoña. Musika: Ibon Aguirre, Jon Artetxe Bilbao. Muntaketa: Khuruts Begoña. Aktoreak: Jose Ramon Soroiz. Iraupena: 12 min.
HIZKUNTZA: euskara
2019an planeta berri bat aurkitua izan da. Bizigarria, arnastu ezin den atmosferagatik ez balitz. 2020an, Euskal Espazio Agentziak gizaki bat bidali du bere bizigarritasun aukerak aztertzeko. Planeta hau Dibok da.
Herbehereak-Taiwan. Zuzendaritza: David Verbeek. Ekoizpena: Leontine Petit, Erik Glijnis / Lemming Film. Koprodukzioa: House on Fire International, Nukleus Film, Woods of Light Film. Gidoia: David Verbeek. Argazkia: Jasper Wolf. Musika: Rutger Reinders. Muntaketa: Axel Skovdal Roelofs. Aktoreakt: Aviis Zhong, Gijs Blom, Yen Tsao, Anechka Marchenko, Cheng-En Philip Juan. Iraupena: 98 min.
HIZKUNTZA: ingelesa, mandarina / AZPITITULUAK: euskara
Bai, ederrak dira. Bai, hilda daude. Baina aberatsak dira gainera. Izugarri aberatsak. Pandoraren Paperaken eta Rotterdameko Zinemaldiko kontuen arabera, Vanderbiltarrak 25 bilioi dolarreko fortunaren jabe dira. Lo Familia pobreagoa da: beren paradisu fiskaletan 1,5 bilioi $ baino ez dira kontabilizatzen. Rublovtarrek hobetu egiten dute kotizazioa: 23 bilioi $; Tsaitarrak baino hamar aldiz gehiago, zeinek 13 duten metatuta. Ez dago Wo dinastiako finantzen zenbatekoaren berri. Pelikula nederlandar bat estiloarekin. Klasearekin. Charmearekin. Beat (2004) eta Full Contact (2015) filmen autoreak zuzendua. Proposamen ona bizialdian geratzen zaizkizun egunetarako: hain ederra eta hain aberatsa bazara, ezin duzula zure buruarekin eta ezin duzula jasan frantsesek eguneroko l'ennui deitzen dioten hori, hil zaitez eta bihurtu banpiro. Ez dago batere gaizki.
Maialen Lujanbioren soinu-instalazioa Scala proiektuaren baitan. Leku honetan bertan, eskailera nagusi honen atzealdean izandako gertakari batetik sorturikoa da pieza hau. Eskailerapean ikusitik eskaileretarako sortua.
Errealitate zati bat, kultura garaikidearen zentroaren baitan begiratua.
Errealitatea, artea eta begirada hitz eta soinu bidez birformulatuta.