6 - 12 urte bitartean bazaude har ezazu parte Nire animalia fantastikoa lehiaketan!
Asma ezazu Harry Potterren munduko zure animalia fantastikoa eta ondoren sartu zure marrazkia Donostiako Udal Liburutegi Sareko liburutegietako Newt Scammader-en maletan. Martutene, Eskura, Cristina Enea, Musika eta Dantza Eskola eta San Telmo Museoan ezik.
Marrazteko inprimakia hemen deskargatu edo Donostiako Udal Liburutegi Sareko liburutegietan jaso. Ordutegiak eta kokapenak hemen
Parte-hartzaileen artean, hiru opari magiko banatuko dira azaroaren 20an, 12:30etan Udal Liburutegi Nagusiko, San Jerónimo Aretoan.
'la Caixa' Fundazioak Donostiako Udalarekin elkarlanean antolatuta, “Errenazimentuko gizona” ikuspegi berritzaile batetik aurkezten du esperientzia honek. Bi erakundeek bat egiten dute Leonardo da Vinciren heriotzaren bosgarren mendeurrena gogoratzeko prestatutako ospakizunekin (1452-1519).
Leonardo da Vinci. Behatu. Jarri zalantzan. Egin saiakuntzak izeneko proiektuan Leonardo ez da agertzen jeinu gisa; aldiz, bizitzarekiko zuen jarrera erakusten da batik bat, errealitateari begiratzeko eta harekin interakzioan aritzeko zuen modua. Jakin-min handiko gizona zen eta jakiteko grina hori izan zen haren jeniotasuna askatu zuen motorra.
Erakusketak Château du Clos Lucé - Parc Leonardo da Vinci elkartearen laguntza du, eta bi espaziotan garatzen da: barrualdean, ikus-entzunezko ikuskizun batek Leonardoren pentsamendua eta gure eguneroko bizimodua lotzen ditu; kanpoaldean, lau maketa handik leialki erreproduzitzen dituzte Leonardoren ideia moderno eta iragarleetako batzuk.
Frantzia. Zuzendaritza: Alexandre Bustillo, Julien Maury. Ekoizpena: Clément Miserez, Matthieu Warter / Radar Films, Logical Pictures, Apollo Films. Ekoizpen eragilea: David Giordano. Gidoia: Alexandre Bustillo, Julien Maury. Argazkia: Jacques Ballard. Musika: Raphaël Gesqua. Muntaketa: Baxter. Aktoreak: James Jagger, Camille Rowe, Éric Savin. Iraupena: 81 min.
HIZKUNTZA: ingelesa, frantsesa / AZPITITULUAK: euskara
À l'intérieur (2007), Livide (2011) eta Leatherface (2017) filmen zuzendariena. Laku baten sakonera jaitsiko gara, Frantziako hego-mendebaldean kokatua egon arren mapetan ageri ez den batera. Hau da, leku ezin hobea bikote batek, urpeko filmatzaile eta sarean 100.000 bisita baino gehiago lortzeko irrikan daudenek, beldurrezko filmak ikusten ikasi behar zuten guztia ahazteko, eta ur sakonenetan murgiltzeko haietan hondoratutako etxe zahar bat pantaila-iruditan atzemateko. Etxe handia hori birjinen eta santuen irudiek babesten dutela konturatzen direnean, urpekari neskari esatea bururatzen zaion gauza bakarra zera da: "Ahaztuta neukan zein superstiziosoak izan daitezkeen Frantziako eskualde honetan". Ederki, polita, hitz egingo dugu lakuaren hondoan aurkitzera goazen found footagez...
Lauki Makala instalazio artistiko bat da. Hitza da bere mamia, formatu ezberdinetan, proiekzio animatu gisa landuko dena. Irudia, soinua eta espazioa dira elementu nagusiak, hirurak aldagarriak, bisitariaren jokaeraren arabera, elkar-eragineko murgilketa esperientzia bat eskaintzen dutenak.
Lauki Makala Ainhoa Juaristi eta Martina Illarreguiren proiektua da eta Donostiako Udalaren Gazteria Sailak bultzatutako MartxUp! Sorkuntza programaren babesa jaso du.
Maialen Lujanbioren soinu-instalazioa Scala proiektuaren baitan. Leku honetan bertan, eskailera nagusi honen atzealdean izandako gertakari batetik sorturikoa da pieza hau. Eskailerapean ikusitik eskaileretarako sortua.
Errealitate zati bat, kultura garaikidearen zentroaren baitan begiratua.
Errealitatea, artea eta begirada hitz eta soinu bidez birformulatuta.