Maite Gonzalez Esnalen gidaritzapean, euskarazko liburu baten gainean hitz egiteko solasaldia.
Natalia Ginzburg-en Familiako lexikoa izeneko liburuari buruz arituko dira saio honetan.
Hurrengo saioa, abenduaren 13an: Katixa Agirreren Amek ez dute.
6 - 12 urte bitartean bazaude har ezazu parte Nire animalia fantastikoa lehiaketan!
Asma ezazu Harry Potterren munduko zure animalia fantastikoa eta ondoren sartu zure marrazkia Donostiako Udal Liburutegi Sareko liburutegietako Newt Scammader-en maletan. Martutene, Eskura, Cristina Enea, Musika eta Dantza Eskola eta San Telmo Museoan ezik.
Marrazteko inprimakia hemen deskargatu edo Donostiako Udal Liburutegi Sareko liburutegietan jaso. Ordutegiak eta kokapenak hemen
Parte-hartzaileen artean, hiru opari magiko banatuko dira azaroaren 20an, 12:30etan Udal Liburutegi Nagusiko, San Jerónimo Aretoan.
'la Caixa' Fundazioak Donostiako Udalarekin elkarlanean antolatuta, “Errenazimentuko gizona” ikuspegi berritzaile batetik aurkezten du esperientzia honek. Bi erakundeek bat egiten dute Leonardo da Vinciren heriotzaren bosgarren mendeurrena gogoratzeko prestatutako ospakizunekin (1452-1519).
Leonardo da Vinci. Behatu. Jarri zalantzan. Egin saiakuntzak izeneko proiektuan Leonardo ez da agertzen jeinu gisa; aldiz, bizitzarekiko zuen jarrera erakusten da batik bat, errealitateari begiratzeko eta harekin interakzioan aritzeko zuen modua. Jakin-min handiko gizona zen eta jakiteko grina hori izan zen haren jeniotasuna askatu zuen motorra.
Erakusketak Château du Clos Lucé - Parc Leonardo da Vinci elkartearen laguntza du, eta bi espaziotan garatzen da: barrualdean, ikus-entzunezko ikuskizun batek Leonardoren pentsamendua eta gure eguneroko bizimodua lotzen ditu; kanpoaldean, lau maketa handik leialki erreproduzitzen dituzte Leonardoren ideia moderno eta iragarleetako batzuk.
Euskal literatura goza! literatur solasaldi programaren barruan eta Edu Zabalaren gidaritzapean, hilean behin, euskarazko liburu baten inguruan arituko gara solasean.
Hilabete honetan Fertxu Izquierdo-ren 39 idazle nafar izango dugu esku artean.
100 urte beteko dira azaroaren 11n Martin Ugalde jaio zela eta mendeurren hori ospatzen ari da aurten. Urria eta azaroa bitartean izan dira ekitaldi nagusienak eta horren baitan Martin Ugalde eta haren ekarpena aztertzea helburu duen hitzaldi zikloa antolatu da. Azken hitzaldia Literaktum jaialdiaren barruan antolatuko da. Anjel Lertxundik Martin Ugalderen ekarpen literarioa aletuko digu, haren testuinguruan kokatuta. Literatura, exilioa, emigrazioa, hizkuntza izango ditu ardatz Lertxundiren hitzaldiak.
Aurkezlea: Oihana Iguaran
Oharra: Ekitaldia streaming bidez ere zuzenean jarraitu ahal izango da.
Lauki Makala instalazio artistiko bat da. Hitza da bere mamia, formatu ezberdinetan, proiekzio animatu gisa landuko dena. Irudia, soinua eta espazioa dira elementu nagusiak, hirurak aldagarriak, bisitariaren jokaeraren arabera, elkar-eragineko murgilketa esperientzia bat eskaintzen dutenak.
Lauki Makala Ainhoa Juaristi eta Martina Illarreguiren proiektua da eta Donostiako Udalaren Gazteria Sailak bultzatutako MartxUp! Sorkuntza programaren babesa jaso du.
Maialen Lujanbioren soinu-instalazioa Scala proiektuaren baitan. Leku honetan bertan, eskailera nagusi honen atzealdean izandako gertakari batetik sorturikoa da pieza hau. Eskailerapean ikusitik eskaileretarako sortua.
Errealitate zati bat, kultura garaikidearen zentroaren baitan begiratua.
Errealitatea, artea eta begirada hitz eta soinu bidez birformulatuta.