SAIOAK
√ Hika praktikatzera bideratuko dira saioak, lehen egunetik.
√ Binakako hika-elkarrizketatxoak izango dira saioen ardatz.
√ Eguneroko harremanetan erabiltzen diren aditz-formetara joko dugu, batik bat.
√ Hika bere osotasunean landuko dugu: noka (neskari), eta, toka (mutilari).
√ Hitano batuko aditz-formetara joko dugu, batez ere, baina Beterriko adizkerak ere txertatuz, komeni den neurrian.
6 - 12 urte bitartean bazaude har ezazu parte Nire animalia fantastikoa lehiaketan!
Asma ezazu Harry Potterren munduko zure animalia fantastikoa eta ondoren sartu zure marrazkia Donostiako Udal Liburutegi Sareko liburutegietako Newt Scammader-en maletan. Martutene, Eskura, Cristina Enea, Musika eta Dantza Eskola eta San Telmo Museoan ezik.
Marrazteko inprimakia hemen deskargatu edo Donostiako Udal Liburutegi Sareko liburutegietan jaso. Ordutegiak eta kokapenak hemen
Parte-hartzaileen artean, hiru opari magiko banatuko dira azaroaren 20an, 12:30etan Udal Liburutegi Nagusiko, San Jerónimo Aretoan.
'la Caixa' Fundazioak Donostiako Udalarekin elkarlanean antolatuta, “Errenazimentuko gizona” ikuspegi berritzaile batetik aurkezten du esperientzia honek. Bi erakundeek bat egiten dute Leonardo da Vinciren heriotzaren bosgarren mendeurrena gogoratzeko prestatutako ospakizunekin (1452-1519).
Leonardo da Vinci. Behatu. Jarri zalantzan. Egin saiakuntzak izeneko proiektuan Leonardo ez da agertzen jeinu gisa; aldiz, bizitzarekiko zuen jarrera erakusten da batik bat, errealitateari begiratzeko eta harekin interakzioan aritzeko zuen modua. Jakin-min handiko gizona zen eta jakiteko grina hori izan zen haren jeniotasuna askatu zuen motorra.
Erakusketak Château du Clos Lucé - Parc Leonardo da Vinci elkartearen laguntza du, eta bi espaziotan garatzen da: barrualdean, ikus-entzunezko ikuskizun batek Leonardoren pentsamendua eta gure eguneroko bizimodua lotzen ditu; kanpoaldean, lau maketa handik leialki erreproduzitzen dituzte Leonardoren ideia moderno eta iragarleetako batzuk.
Haurrek irakurtzeko aukera izango dute, baita ipuinak, asmakizunak eta beste kontu batzuk entzuteko ere. Hori guztia giro goxoan Lur Korta taldearen eskutik.
Adina: 6-8
Izen-ematea: 943 35 75 16 tomaseneliburutegia@donostia.eus
55 urtetik gorako pertsonei zuzendutako bisita gidatua museoko erakusketa iraunkorrera. Oraingo honetan bisita Ramón Leturiondok eskainiko du eta euskal arteaz arituko da, zehazki, XIX. eta XX. mendekoetaz.
11:00etan euskaraz 18:00etan gazteleraz Doan. Lekua erreserbatu behar da. Leku kopurua mugatuaLauki Makala instalazio artistiko bat da. Hitza da bere mamia, formatu ezberdinetan, proiekzio animatu gisa landuko dena. Irudia, soinua eta espazioa dira elementu nagusiak, hirurak aldagarriak, bisitariaren jokaeraren arabera, elkar-eragineko murgilketa esperientzia bat eskaintzen dutenak.
Lauki Makala Ainhoa Juaristi eta Martina Illarreguiren proiektua da eta Donostiako Udalaren Gazteria Sailak bultzatutako MartxUp! Sorkuntza programaren babesa jaso du.
Igor Leturia-k euskaraz zuzendutako solasaldian, Asisko Urmeneta (Iruñea, 1965) eta Joseba Larratxe (Irun, 1985) komikigileen Basolatik berri onik ez (Xabiroi, 2020) lanari buruz hitz egingo dugu, egileak bertan egongo direlarik.
Asisko Urmeneta hainbat proiektu kolektiboren parte hartzaile (Napartheid, Marrazkirri, H28...) eta azken hamarkadetan mota guztietako ilustrazio lanak egin dituen (komiki labur eta tirak, nobela grafikoak, diska azalak...) komikigile eta ilustratzailea da. Joseba Larratxe 'Josevisky'-k berriz hainbat aldizkaritarako kolaborazioak (Argia, Gaztezulo, Xabiroi, H28...), beste hainbat nobela grafikotako ilustrazioak ('Katu Hegoduna', 'Walking', 'Aingurak' -honen gidoia ere bai-, 'Joana Maiz'...) eta bestelako ilustrazio lanak egin ditu.
Basolatik berri onik ez Xabiroi aldizkarian atalka eta ondoren liburu formatuan argitaratu den nobela grafikoa da, Orbaizetako arma fabrika zaharraren deuseztatzea oinarri hartuta Asisko Urmenetak idatzi eta Joseba Larratxek marraztutako alegiazko istorioa.
Maialen Lujanbioren soinu-instalazioa Scala proiektuaren baitan. Leku honetan bertan, eskailera nagusi honen atzealdean izandako gertakari batetik sorturikoa da pieza hau. Eskailerapean ikusitik eskaileretarako sortua.
Errealitate zati bat, kultura garaikidearen zentroaren baitan begiratua.
Errealitatea, artea eta begirada hitz eta soinu bidez birformulatuta.