© Luis Buñuel Film Institute
Frantzia. Zuzendaritza: Luis Buñuel. Ekoizpena: Paris Film Production. Ekoizleak: Robert Hakim, Raymond Hakim. Gidoia: Luis Buñuel eta Jean-Claude Carrière, Joseph Kessel-en nobelan oinarriturik. Argazkia: Sacha Vierny. Muntaketa: Louisette Hautecour. Aktoreak: Catherine Deneuve, Jean Sorel, Michel Piccoli, Geneviève Page, Pierre Clementi.
HIZKUNTZA: frantsesa / AZPITITULUAK: euskara
Sévérine aspertu egiten da daraman bizitza lasai eta errutinazkoan. Ia denbora guztia ospitalean ematen duen Pierre zirujaurekin ezkonduta, bere egunak bakarrik ematen ditu etxean, monotoniak eta atsekabeak itota. Dituen amets erotikoekin bakarrik aldatzen da bere bizitza. Hala, madame Anaïsen burdelera joatea erabakiko du, eta hor hasiko da bere bizimodu bikoitza: egunez prostituitu egiten da eta gauez etxera itzultzen da bere senarrarekin.
SALMENTA URRIAREN 15ETIK AURRERA
© Luis Buñuel Film Institute
Frantzia. Zuzendaritza: Luis Buñuel. Ekoizpena: Paris Film Production. Ekoizleak: Robert Hakim, Raymond Hakim. Gidoia: Luis Buñuel eta Jean-Claude Carrière, Joseph Kessel-en nobelan oinarriturik. Argazkia: Sacha Vierny. Muntaketa: Louisette Hautecour. Aktoreak: Catherine Deneuve, Jean Sorel, Michel Piccoli, Geneviève Page, Pierre Clementi.
HIZKUNTZA: frantsesa / AZPITITULUAK: euskara
Sévérine aspertu egiten da daraman bizitza lasai eta errutinazkoan. Ia denbora guztia ospitalean ematen duen Pierre zirujaurekin ezkonduta, bere egunak bakarrik ematen ditu etxean, monotoniak eta atsekabeak itota. Dituen amets erotikoekin bakarrik aldatzen da bere bizitza. Hala, madame Anaïsen burdelera joatea erabakiko du, eta hor hasiko da bere bizimodu bikoitza: egunez prostituitu egiten da eta gauez etxera itzultzen da bere senarrarekin.
Harkaitz Canok idatzitako Kandelikara - Buñueli buruzko film baterako apunteak liburuaren aurkezpena. Bertan, Iratxe Fresneda kazetariarekin arituko da elkarrizketan liburuaren eta Luis Buñuelen inguruan. Liburuak, Euskadiko Filmategiak eta Donostia Kulturak argitaratuak, Iñaki Landaren ilustrazioak ditu, eta 2013tik Nosferatu zikloetako bakoitzarekin batera euskarazko argitalpen bat editatzen duen Nosferatu Bildumaren IX. zenbakia da. Oraingo honetan, Luis Buñueli eskainitako atzera begirako osatu bat da zikloa, Tabakaleran urtarrilean hasi eta datorren abenduan amaituko dena.
Jarduera hau Literaktum programaren barruan dago.
"Literaturaren alde jostarienetik zinemari egindako omenaldi bihurri hau, Luis Buñuelen eta beste artista askoren testu, film, elkarrizketa zati, poema, off-eko ahots eta bestelakoen remake bat da. Tarteka, egileak asmatutakoak ere badira. Inoiz edo behin, Buñuelekin zerikusirik ez duen jendeak parte hartuko du: adibidez, aseguru-saltzaile armeniar batek. Badelako modu bat saiakera fikzio bihurtzeko: aski da kandela baten argitan irakurtzea, liburuak esku artean su hartzen dizun bitartean".
Harkaitz Cano
Gonbidapenak Tabakaleran eskuragarri (informazio gunea eta webgunea) urriaren 15etik aurrera.
6 - 12 urte bitartean bazaude har ezazu parte Nire animalia fantastikoa lehiaketan!
Asma ezazu Harry Potterren munduko zure animalia fantastikoa eta ondoren sartu zure marrazkia Donostiako Udal Liburutegi Sareko liburutegietako Newt Scammader-en maletan. Martutene, Eskura, Cristina Enea, Musika eta Dantza Eskola eta San Telmo Museoan ezik.
Marrazteko inprimakia hemen deskargatu edo Donostiako Udal Liburutegi Sareko liburutegietan jaso. Ordutegiak eta kokapenak hemen
Parte-hartzaileen artean, hiru opari magiko banatuko dira azaroaren 20an, 12:30etan Udal Liburutegi Nagusiko, San Jerónimo Aretoan.
'la Caixa' Fundazioak Donostiako Udalarekin elkarlanean antolatuta, “Errenazimentuko gizona” ikuspegi berritzaile batetik aurkezten du esperientzia honek. Bi erakundeek bat egiten dute Leonardo da Vinciren heriotzaren bosgarren mendeurrena gogoratzeko prestatutako ospakizunekin (1452-1519).
Leonardo da Vinci. Behatu. Jarri zalantzan. Egin saiakuntzak izeneko proiektuan Leonardo ez da agertzen jeinu gisa; aldiz, bizitzarekiko zuen jarrera erakusten da batik bat, errealitateari begiratzeko eta harekin interakzioan aritzeko zuen modua. Jakin-min handiko gizona zen eta jakiteko grina hori izan zen haren jeniotasuna askatu zuen motorra.
Erakusketak Château du Clos Lucé - Parc Leonardo da Vinci elkartearen laguntza du, eta bi espaziotan garatzen da: barrualdean, ikus-entzunezko ikuskizun batek Leonardoren pentsamendua eta gure eguneroko bizimodua lotzen ditu; kanpoaldean, lau maketa handik leialki erreproduzitzen dituzte Leonardoren ideia moderno eta iragarleetako batzuk.
Ezagutzen dituzu herrialde ezberdinetako soinuak? Eta instrumentuak? Entzutearekin bakarrik, antzemango zenituzke? Zatoz frogatzera!
Lauki Makala instalazio artistiko bat da. Hitza da bere mamia, formatu ezberdinetan, proiekzio animatu gisa landuko dena. Irudia, soinua eta espazioa dira elementu nagusiak, hirurak aldagarriak, bisitariaren jokaeraren arabera, elkar-eragineko murgilketa esperientzia bat eskaintzen dutenak.
Lauki Makala Ainhoa Juaristi eta Martina Illarreguiren proiektua da eta Donostiako Udalaren Gazteria Sailak bultzatutako MartxUp! Sorkuntza programaren babesa jaso du.
Maialen Lujanbioren soinu-instalazioa Scala proiektuaren baitan. Leku honetan bertan, eskailera nagusi honen atzealdean izandako gertakari batetik sorturikoa da pieza hau. Eskailerapean ikusitik eskaileretarako sortua.
Errealitate zati bat, kultura garaikidearen zentroaren baitan begiratua.
Errealitatea, artea eta begirada hitz eta soinu bidez birformulatuta.