SAIOAK
√ Hika praktikatzera bideratuko dira saioak, lehen egunetik.
√ Binakako hika-elkarrizketatxoak izango dira saioen ardatz.
√ Eguneroko harremanetan erabiltzen diren aditz-formetara joko dugu, batik bat.
√ Hika bere osotasunean landuko dugu: noka (neskari), eta, toka (mutilari).
√ Hitano batuko aditz-formetara joko dugu, batez ere, baina Beterriko adizkerak ere txertatuz, komeni den neurrian.
Haurrek irakurtzeko aukera izango dute, baita ipuinak, asmakizunak eta beste kontu batzuk entzuteko ere. Hori guztia giro goxoan Lur Korta taldearen eskutik.
Adina: 6-8
Izen-ematea: 943 35 75 16 tomaseneliburutegia@donostia.eus
Liburuak eraiki egiten dira, etxeak bezala, eta pertsonak ere eraiki egiten ditugu, nork bere ikuspuntutik, bere harreman partikularretik. Pertsona bera pertsona ezberdina izan daiteke begiradaren edo momentuaren arabera. Eider Rodriguezen (Errenteria, 1977) nobelak aita baten figuran arakatzen du alabaren ikuspuntutik.
Eider Rodriguezek Harkaitz Canorekin solasean aurkeztuko digu azken lana.
Informazio gehiago: Literaktum
55 urtetik gorako pertsonei zuzendutako bisita gidatua museoko erakusketa iraunkorrera. Oraingo honetan bisita Arrate Pérezek egingo du eta bi gai azalduko ditu: museoaren historia eta elizan dauden J.M. Serten mihiseak.
Saioak:
11:00etan, gazteleraz 18:00etan, euskaraz Doan. Izen-ematea beharrezkoa daGehienezko edukiera badago
Gaia: "Euskara eta biok"
Idatzi euskararekiko zure desio, bizipen, harremanak... orrialde edo postal batean.
Idatzi helbide honetara: antigua@aek.eus
Bidaltzeko azken eguna: azaroak 30
Sariak:
Maialen Lujanbioren soinu-instalazioa Scala proiektuaren baitan. Leku honetan bertan, eskailera nagusi honen atzealdean izandako gertakari batetik sorturikoa da pieza hau. Eskailerapean ikusitik eskaileretarako sortua.
Errealitate zati bat, kultura garaikidearen zentroaren baitan begiratua.
Errealitatea, artea eta begirada hitz eta soinu bidez birformulatuta.