Ba omen da urruneko mendien artean lurralde ezkutu bat: harpa magikoaren lurralde ezkutua. Bertan altxor preziatu bat dagoela jakin dute Mailukote eta Maratil bidaiariek.
Horregatik, mapa eskuan hartu, eta han abiatu da bikote xelebrea altxorraren bila. Haien abilezia eta abenturarako grinak altxorra aurkitu eta liburu magikoaren barrenak ezagutzera eramango ditu.
Adina:+3
Areto Nagusia
*Gonbidapena beharrezkoa da. Horretarako, loiolakulturetxea@.eus-era idatzi. Ekitaldia baino 5 egun lehenago eska daitezke (gehienez 4) eta hasi baino 30 minutu lehenago arte jaso ahalko dira.
Ainara LeGardonek, Rafael Martínez del Pozok eta Ixiar Rozasek hitza, ahotsa, hatsa, hotsa, sonema, soinua eta musika erabiliko dituzte irakurketa eta kontzertua den pieza honetan.
Abiapuntua Unisonoa (Pamiela, 2020; Bandcamp, 2020) Ixiar Rozasen bi formadun lana da, poema liburuak eta soinu piezek osaturikoa.
Eta ahotsa, xuxurla edo soinua espaziora eramatea. Soinutu: hor sortzen da agian irudia.
Eta hitzen zentzua beste nonbait kokatzen da, bere ihespuntuan, bere paisaian.
Eta hitzek hainbat lengoaia zeharkatzen dituzte, bata bestearen atari direnak, pasaleku direnak.
Entzunmugan esateko ekintza.
Izaki sigi-sagatsuak gaua zeharkatzen.
Gonbidapenak Victoria Eugeniako leihatilan eskatu eta jasoko dira errezitalaren egunean bertan, 17:00etatik aurrera.
Oroitzeak ematen digu denboraren zentzua, iragana, oraina eta etorkizuna bereizi eta pentsatzeko gaitasuna. Hiru mikro-eztabaida oroitzearen arlo ezbedinez eztabaidatu eta hausnartzeko.
Pentsatu! jaialdiaren eta Literaktumen baitan kokatzen dira hiru mikro-eztabaida hauek.
Iraganaz, Jonathan Lavilla & Marta Garcia.
Orainaz, Belen Altuna & Fernando Migura.
Etorkizunaz, Alba Garmendia & Iñigo Martinez.
Gaia: "Euskara eta biok"
Idatzi euskararekiko zure desio, bizipen, harremanak... orrialde edo postal batean.
Idatzi helbide honetara: antigua@aek.eus
Bidaltzeko azken eguna: azaroak 30
Sariak:
Chris Kraus (AEB, 1955) artea eta literatura esparruetan kultur ikono bat da. Zinea egiten hasi bazen ere, ondoren sortutako testu literarioak eta irudiaren ingurukoak izan dira ondorengo artista askorentzat erreferente eta mugarri. Erakusketan filmografia eta testuen arteko elkarrizketa bat planteatzen da, izan ere denbora pasa den arren, performatibitatearen erabilera, lengoaia desberdinen nahasketak eta prozesu kolektibotik ekoizteak, gaurkotasun handia ematen dio bere lanari.
Egungo irudi kontsumoaren gaindosiarekin… zer gertatuko litzateke irudien ordez hitzak jarriko bagenitu? Edota filmetan testuak agertuko balira? Irudi eta hitzen arteko harremanak landu, eta duten potentzialitatearekin narrazio berriak sortuko ditugu.
Maialen Lujanbioren soinu-instalazioa Scala proiektuaren baitan. Leku honetan bertan, eskailera nagusi honen atzealdean izandako gertakari batetik sorturikoa da pieza hau. Eskailerapean ikusitik eskaileretarako sortua.
Errealitate zati bat, kultura garaikidearen zentroaren baitan begiratua.
Errealitatea, artea eta begirada hitz eta soinu bidez birformulatuta.