* Ez da barra zerbitzurik izango kontzertuan.
Joseba Irazokik III disko berria aurkeztuko digu bere Lagunak taldearekin. Formazio honekin egiten duen hirugarren lana izango da eta musikalki aurreko bi diskoen jarraipena da, rock ikutua duten kantuak esperimentazioarekin nahastuta oso modu pertsonalean.
Diskoko doinu guztiak eta hitz gehienak Irazokirenak dira. Grabazioa Berako Atala estudioetan eta Tarnoseko Shorebreaker estudioetan burutu da Johannes Buff ekoizlea gidari izan dutelarik. Beti zirragarriak diren bandaren zuzenekoak bereziki zaindutako bisualek lagunduta izango dira oraingo honetan.
Rumbling Lips Donostian aski ezagunak diren rock bikote batek osatzen du eta euren abestiak labankadatzat hartzen dira duten gordintasun eta sutasunagatik. Delta bluesaren, psikodeliaren eta 60- 70eko rock taldeen eraginpean, bikotearen soinua malkartsua eta gupidagabea da. Soinu zikineko gitarra bat eta hitz basatiak ahots urratzaile batean (Aymar Nieto) erritmo primitiboko bateria batekin uztartuak (Andoni Etxebeste). Bien eszenaratzea pasionala eta leherkorra da.
Antzezlan honetan, bakardadean bete-betean sartuta dauden bi gizon ikusiko ditugu beren buruekin adiskidetzen. Bat artzaina da, eta gogor egingo du lan bizileku duen basoa berritu eta lurra salbatzeko. Bestea bere buruaren bila ari den gazte bat da, borondatea eta eskuzabaltasuna erresilientziarako tresna ezin hobeak direla deskubrituko duena. Atzean, Europaren historiako gorabeherak, bi mundu-gerrak, kontzientzia ekologikoaren sorrera, politikaren diskurtso hutsala... Hori dena, naturarekiko ulermenetik, gizakiaren indar sortzailetik eta zehaztasun txikiekiko maitasunetik kontatuta.
Informazio gehiago: Gorakada
* Ikuskizuna hasi ondoren debekatuta dago aretoan sartzea.
Jeff-ek bere lagun Charlie arrantza egitera eraman du portura. Izan ere, Jeff oso trebea da arrantzan eta kainabera botatzen duen bakoitzean zerbait harrapatzen du. Charlie-k, aldiz, orduak pasatzen ditu eta bere saskiak hutsik jarraitzen du. Baina itsasoak behera egitean, Charlie ohartzen da badagoela areetan erdi lurperatuta kutxa bat. Ireki eta mapa bat eta bidaia-eguneroko bat aurkitzen dituzte.
Egunerokoa irakurtzen hasi eta abentura ikaragarrian murgilduko dira, piraten istorio batean. Ikusle txikienek itsaso zakarraren hondamendiak, gauaren magia eta adiskidetasunaren ahala topatuko dituzte. Piraten istorio bat keinu bidezko ikuskizun bat da, arina, dibertigarria eta familian gozatzekoa.
Oharra: Haurren ekitaldietarako gonbidapenak lortzeko aurrez izen ematea beharrezkoa izango da, eta horretarako dagokion kultur etxeko e-posta orokorrera bidali beharko da eskaera: aietekulturetxea@donostia.eus
Ikuskizuna baino 5 egun lehenago eska daitezke gonbidapenak (azaroaren 15etik aurrera) (gehienez lau gonbidapen) eta saioa hasi baino ordu erdi lehenago arte jaso ahal izango dira.
Ekitaldian parte hartzeko maskara nahitaezkoa izango da, 0-5 arteko urtekoentzat izan ezik.
Normalean kontrakoa uste badugu ere, artelan bat zentzumen guztietara irekita dago eta esperientzia artistikoa ez da ekintza bisuala soilik. Familientzako tailer honetan zentzumenekin esperimentatuko dugu, eta arreta berezia eskainiko diegu testurei eta ukimenari. Ibilbidean zehar erliebezko erreprodukzioak eta bestelako elementuak erabiliko ditugu, museoa beste era batean atzemanez.
Adina: 6-12 urte
Oharrak:
- Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da.
- Gehienez, heldu bat eta hiru haur egon ahal izango dira familia bakoitzeko.
Sarrerak salgai egongo dira urriaren 1etik aurrera 5-an familia bakoitzeko.
Museoko bazkideentzat salmenta egun batzuk lehenago irekiko dugu (posta elektronikoz jakinaraziko dugu) eta sarrerak 4.5 euroan izango dituzte.
Ondarearen Europako Jardunaldien barruan antolatutako jarduera.
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago.
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan!
Irakurketa sustatzeko kluba. 8-10 urteko haurrentzat. Saio hauetan, Mari Garciaren eskutik, ekimen batzuk elkarrekin burutuko dituzte; hala nola irakurketa ozenak, liburuen aurkezpenak, irakurritako liburuei buruzko komentario eta gomendioak, eta liburuez gozatzeko hainbat ekimen lasaiak. Larunbatetan, data hauetan:
Azaroak 20. Saio berezia Marrazki hizki biziak (Liburutegi Nagusian, San Jeronimo kaleko ekitaldi aretoan). Ilustrazioa landuko da. Mari Garciaz gain, Maite Caballero ilustratzailea ere egongo da, eta zuzeneko marrazkiak egingo ditu. Saio honetara helduak ere ongi etorriak dira. Abenduak 11 (Haur Liburutegia, Fermin Calbetón kalea) Urtarrilak 8 (Haur Liburutegia, Fermin Calbetón kalea). Otsailak 12 (Haur Liburutegia, Fermin Calbetón kalea).Dohainik. Izena eman behar da. Horretarako, mail honetara idatzi: DK_liburuka@donostia.eus
Skratx super-heroiaren istorioa kontatuko digu, bere bizitza betiko aldatuko duen misio batekin. Esku artean duen arazoa gainditzen edo kapa betiko zintzilikatzen den puntuan aurkitzen da. Egia esan, ez da oso azkarra, eta, aurrera egiteko, publikoaren laguntza beharko da. Lortuko ote du Skratx bere gaineko mehatxutik mundua askatzea?
Adina: +5
Oharra: Gonbidapenak lortzeko aurrez izen ematea beharrezkoa izango da, eta horretarako larrotxenekulturetxea@donostia.eus helbidera bidali beharko da eskaera.
- Ikuskizuna baino 5 egun lehenago eska daitezke gonbidapenak (gehienez lau gonbidapen) eta saioa hasi baino ordu erdi lehenago arte jaso ahal izango dira.
- Aretora sartzeko guztiek maskara eramatea nahitaezkoa izango da, 0-5 arteko urtekoentzat izan ezik.
- Pandemiaren egoeraren aldaketarekin bat ikuskizunetara sartzeko neurriak egokitu dira.
- Gomendatzen dugu garaiz iristea, eserlekuetara ahalik eta erosoen iristeko. Ilaran itxaroten den bitartean ezarritako distantzia soziala mantendu beharko da.
- Plazak eserita eta mugatuak aforoa bete arte.
Era berean informazioa Donostia Kulturako webaren bidez eguneratuko dela kontuan hartzeko eskatzen dizugu.
Harry Potter. Nire animalia fantastikoa! Ilustrazio lehiaketako parte-hartzaileen artean, hiru opari magiko banatuko dira.
Erakusketek txikiak eta helduak praktika artistikoetara hurbildu eta elkarrekin gozatzeko guneak ahalbidetzen dituzte.
Zinema hedatuaren bigarren erakusketa honetan, ikus-entzunezkoen esperientzia espazio zinematografikotik haratago hedatzen da, eta gorputza eta arkitektura lotzen ditu, bai erakusketa-espazioan, bai artelanetan.
Tailerrean zehar, argi-iturri eta proiektoreekin esperimentatuko dugu, eta gorputz-dinamikak eta dinamika performatiboak egingo ditugu, zinema hedatuko esperientziak sortzeko.
Gaia: "Euskara eta biok"
Idatzi euskararekiko zure desio, bizipen, harremanak... orrialde edo postal batean.
Idatzi helbide honetara: antigua@aek.eus
Bidaltzeko azken eguna: azaroak 30
Sariak:
Maialen Lujanbioren soinu-instalazioa Scala proiektuaren baitan. Leku honetan bertan, eskailera nagusi honen atzealdean izandako gertakari batetik sorturikoa da pieza hau. Eskailerapean ikusitik eskaileretarako sortua.
Errealitate zati bat, kultura garaikidearen zentroaren baitan begiratua.
Errealitatea, artea eta begirada hitz eta soinu bidez birformulatuta.