Izen gabeko gerraren lubaki batean, soldadu beterano bat dago, bakar-bakarrik, beste sasoi bateko gerlaria; baldintzarik gabeko militantzia eta diziplina zorrotza. Aspaldian ez dago batailarik, ezta etsairik ere, badirudi dena bare-bare dagoela. Irla bateko naufrago baten antzera, espazioan eta denboran gatibu.
Bat-batean, zorioneko (edo zoritxarreko) egun batean, soldaduaren mundua hankaz gora jarriko duen gutuna heltzen zaio postari gazte baten eskutik. Gutun horrek bakoitzaren onena eta txarrena azaleratuko ditu, maitasuna, heriotza, beldurrak, gupida, gorrotoa, frustrazioak...
Informazio gehiago: ATX Teatroa.
Azaroaren 24ko oharra: Miren Amurizaren ordez Aitor Mendiluze arituko da.
Donostiako saio hau erreferente da bertso zirkuituan: lekua ederra izateaz gain, bertaratzen den entzulearekin saio beroa, atsegina eta goxoa irteten da. Horregatik da berezia Lugaritzekoa.
Aurten oholtzan egongo diren bertsolariak hauek dira: Andoni Egaña, Alaia Martin, Aitor Mendiluze eta Beñat Gaztelumendi. Gai-jartzaile lanetan, berriz, Iker Iriarte arituko da.
Gonbidapenak: azaroaren 22tik aurrera jaso ahal izango dira Lugaritz Kultur Etxean bertan (16:00etatik 20:30era). Gehienez bi gonbidapen pertsona bakoitzeko.
"Adiorik gabe" adierazpen artistikoak erauzi zizkiguten pertsonen oroimena berreraikitzen du, eta gizarteari espazio bat eskaintzen dio biktimekiko zirrarak, enpatia eta elkartasuna agertzeko.
"Euskal Herrian Torturak osturiko bizitzak" laburmetraiaren emanaldia. Dokumental honetan argi gelditzen da gure lurraldeko komisaldegietan torturaren erabilpena ohiko praktika izan dela.
Info +: Tanttaka antzerkia
2021eko Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 32. Astearen (urriak 29 - azaroak 5) film laburren maratoia
Azaroaren 26tik abenduaren 2ra, herriko umeek helduei jarraipena egingo diete euskararen erabilera aztertuz. Helduak kontzientziatzea izango da helburua, eredu ona izan daitezen. Ondorioen berri emango dute abenduaren 3an.
Bertsolariak
Gai jartzailea: Iker Iriarte
Gonbidapenak: azaroaren 22tik aurrera jaso ahal izango dira Lugaritz Kultur Etxean bertan (16:00etatik 20:30era). Gehienez bi gonbidapen pertsona bakoitzeko.
Gaia: "Euskara eta biok"
Idatzi euskararekiko zure desio, bizipen, harremanak... orrialde edo postal batean.
Idatzi helbide honetara: antigua@aek.eus
Bidaltzeko azken eguna: azaroak 30
Sariak:
Soriako Tierras Altasen aurkitutako erromatar epigrafeei esker, bertan gure aroko lehen mendeetan bizi zen jendearen heriotzarekiko erritu eta sinismenen berri dugu.
2022ko urtarrilaren 16a arte egongo da irekita.
Maialen Lujanbioren soinu-instalazioa Scala proiektuaren baitan. Leku honetan bertan, eskailera nagusi honen atzealdean izandako gertakari batetik sorturikoa da pieza hau. Eskailerapean ikusitik eskaileretarako sortua.
Errealitate zati bat, kultura garaikidearen zentroaren baitan begiratua.
Errealitatea, artea eta begirada hitz eta soinu bidez birformulatuta.