Lewis Carrollen Ispiluan barrena eta Alicek han aurkitu zuena obra unibertsalaren bertsioa da, objektuak eta txotxongiloak erabiliz antzeztua. Agertokian, ispilu batean, katuak proiketatzen dira. Atalasa zeharkatu eta dena beste logika batean mugitzen da, antzezlanak aurrera egiten duen bitartean, lau metroko mural bat margotuko da, txotxongiloak bertatik irtengo direlarik.
Adina: + 4 urte.
Oharra: Gonbidapenak lortzeko izen ematea beharrezkoa izango da, eta horretarako amarakulturetxea@donostia.eus-era bidali beharko da eskaera. Ikuskizuna baino 5 egun lehenago (azaroaren 22tik aurrera) eska daitezke gonbidapenak (gehienez lau gonbidapen) eta saioa hasi baino ordu erdi lehenago arte jaso ahal izango dira. Aretora sartzeko guztiek maskara eramatea nahitaezkoa izango da.
Info +: Pantzart
Peru mutil gazte bat gehiago da. Lagun bakarra dauka, Maialen izeneko neska bat. Peruk 13 urte betetzen dituen egunean gurasoek Smartphone bat oparitzen diote. Une horretan bere bizitza erabat aldatzen da. Sare sozialak deskubritzen ditu eta beste pertsona bat izan daitekeela konturatzen da. Profil bat diseinatu dezake. Eta izena aldatzea erabakitzen du. Narciso izena du orain.
Info +: Borobil Teatroa
"Justiziaren gorabeherei aurre egin behar dieten gazte batzuen errealitatea irudikatzen duen antzezlana".
2016ko urriaren 15eko gauean istilu bat gertatu zen Altsasuko (Nafarroa) Koxka taberna parean, herriko hainbat bizilagun eta bi Guardia Zibil agente eta hauen bikotekideen artean. Emaitza, bi atxilotu eta hautsitako orkatila bat; tenientearena. Altsasu telebista plato bat bihurtu zen eta, kasua Estatu arazo bat.
Aferak beste norabide bat hartu zuen Euskadiko Terrorismoaren Biktimen Kolektiboak gertakariak Audientzia Nazionalaren aurrean salatu zituenean, nahiz eta ikerketak ordurako Nafarroako epaitegietan bere ibilbidea izan. Erakunde honek terrorismo salaketa egin zuen, eta azaroaren 14an polizia operazio bat jarri zuten martxan zortzi gazteren aurka. Ahozko bista 2018ko apirilaren 16an hasi zen eta fiskalak 62 eta 12 urte bitarteko kartzela zigorrak eskatu zituen. Epaiketak ikusmin handia piztu zuen askatasunen murrizketa, "terrorista" adieraren neurrigabekeria, eta epaiketa justu bat izateko eskubidearen urraketa mahai gainean jarri baitziren.
*Ikuskizuna hasi ondoren debekatuta dago aretoan sartzea.
ITA Sergio Manfio. 2018.
Azpitituluak gaztelaniaz
Ekitaldian parte hartzeko maskara nahitaezkoa izango da, 0-5 arteko urtekoentzat izan ezik.
Argazkia eta informazioa: Leo Da Vinci: Mona Lisa Misioa
Baginen Bagara erakusketan dauden artelanetan murgilduko gara eta bertan dauden elementu ezberdinei erreparatuko diegu: formak, koloreak, materialak, irudiak... Ondo ikusi beharko ditugu geroko tailerrean geure sormen lana egin dezagun: materialak aurkitu, nahastu eta lotuko ditugu, emaitza harrigarri bat lortu arte. Izan zaitez artista!
Adina: 6-12 urte Sarrerak salgai 5an familia bakoitzeko (museoko bazkideentzat, 4,5) "Baginen Bagara. Ikasi eta sortu (Sormen tailerrak)" programaren familia jarduera: gaur eta urtarrilaren 8an.Oharrak:
- Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da.
- Gehienez, heldu bat eta hiru haur egon ahal izango dira familia bakoitzeko.
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago.
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan!
Tabakaleran ahots ugari elkartzen dira, istorio asko entzuten dira eta pertsona asko eta asko gurutzatzen dira. Bi zine-areto daude, erakusketak, artista egoiliarrak, liburutegia edota eskola. Pentsatzeko eta eztabaidatzeko guneak aktibatzen dira, ikastaroak eta lantegiak egiten dira, musika jotzen da. Tabakalera ezagutuk aniztasun horretara hurbiltzeko proposamena egiten du, bi ibilbide gidaturen bidez, kultura zentroaren bazter eta proposamenak ezagut ditzazun.
Larunbat goizean etortzeko gonbita egiten dizugu, ibilbide orokorra egin eta hurbiletik ezagutzeko bizilagunen elkarte hau osatzen duten guneak, programazioak eta lagunak.
Kontzertua.
Pertsonaia donostiar baten historia tragiko, komiko eta ganberroa,11 kantutan eta hainbat musika estilotan kontatua: Euskal musika, kubatarra, runba, rantxera, soula...
Azaroaren 25eko oharra: Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldiak abenduaren 8ra atzeratu ditugu. Irakurri albistea.
Hona hemen nola aurkezten duen hirukoteak emanaldia: "Aurtengoan Euskararen gaiari eutsi nahi izan diogu pailazook beste behin, Aitorren eta Mariren hizkuntza zaharrari arnas bideak topatze aldera. Orduan, txoriak ginela amestu genuen, eta munduari Kuikui esan genion. Batzuk kuku, besteek piui, kerrek.... eta beleak kraaaa!... Guk, ordea, kuikui, Marimototsek erakutsita. Izan ere, amalurra txoriek bezala ikusten eta begiratzen lagunduko baitigu Pirritxi eta Porrotxi. Guk ere, Kuikui txorrotxio egingo diogu munduari, geuretik, euskaratik eta euskaraz, munduko txorrotxioen sinfonian... Kuikui!"
Informazio gehiago: Pirritx, Porrotx eta Marimotots
Azaroaren 26tik abenduaren 2ra, herriko umeek helduei jarraipena egingo diete euskararen erabilera aztertuz. Helduak kontzientziatzea izango da helburua, eredu ona izan daitezen. Ondorioen berri emango dute abenduaren 3an.
Herriko hainbat talde lehian ariko dira Igeldoko euskaldun peto titulua lortzeko. Ohorezko euskaltzain izendatuko dira irabazleak.
Gaia: "Euskara eta biok"
Idatzi euskararekiko zure desio, bizipen, harremanak... orrialde edo postal batean.
Idatzi helbide honetara: antigua@aek.eus
Bidaltzeko azken eguna: azaroak 30
Sariak:
Soriako Tierras Altasen aurkitutako erromatar epigrafeei esker, bertan gure aroko lehen mendeetan bizi zen jendearen heriotzarekiko erritu eta sinismenen berri dugu.
2022ko urtarrilaren 16a arte egongo da irekita.
Bertsolariak
Gai-jartzailea: Iker Iriarte
Sarrerak:
Maialen Lujanbioren soinu-instalazioa Scala proiektuaren baitan. Leku honetan bertan, eskailera nagusi honen atzealdean izandako gertakari batetik sorturikoa da pieza hau. Eskailerapean ikusitik eskaileretarako sortua.
Errealitate zati bat, kultura garaikidearen zentroaren baitan begiratua.
Errealitatea, artea eta begirada hitz eta soinu bidez birformulatuta.