Zer gertatzen da berrogei urte baino gehiago dituzunean eta konturatzen zarenean zure bizitzaren erdia pasa dela? Honi aurre egingo diote Mikel eta Anderrek, bakoitzak bere erara.
Mikel pesimista bat da, bananduta dago, deprimituta, arrakastarik izan ez duen idazlea da eta ardoaren maitale amorratua baita ere. Andres berriz, aktore bezela porrot egin duen arren, erakargarri sentizten da eta laster ezkontzera doa. Andresen ezkondu aurreko-agur gisa bidaia bat egitea erabaki dute Andres eta Mikelek.
Bidaia honetan, Amaia eta Terrarekin aurkituko dira. Bi emakume hauek ardogintzan adituak dira eta zonaldeko ardotegietan lan egiten dute. Gainera beraien izakera independiente eta ekintzailearekin Andres eta Mikelen bizitzak hankaz gora jarriko dituzte. Bidaia honek erreakzionatzera bultzatuko ditu eta erabakiak hartzera ere bai, bizitzaren bigarren zatiari aurre egiteko.
Informazio gehiago: Ados Teatroa
"Justiziaren gorabeherei aurre egin behar dieten gazte batzuen errealitatea irudikatzen duen antzezlana".
2016ko urriaren 15eko gauean istilu bat gertatu zen Altsasuko (Nafarroa) Koxka taberna parean, herriko hainbat bizilagun eta bi Guardia Zibil agente eta hauen bikotekideen artean. Emaitza, bi atxilotu eta hautsitako orkatila bat; tenientearena. Altsasu telebista plato bat bihurtu zen eta, kasua Estatu arazo bat.
Aferak beste norabide bat hartu zuen Euskadiko Terrorismoaren Biktimen Kolektiboak gertakariak Audientzia Nazionalaren aurrean salatu zituenean, nahiz eta ikerketak ordurako Nafarroako epaitegietan bere ibilbidea izan. Erakunde honek terrorismo salaketa egin zuen, eta azaroaren 14an polizia operazio bat jarri zuten martxan zortzi gazteren aurka. Ahozko bista 2018ko apirilaren 16an hasi zen eta fiskalak 62 eta 12 urte bitarteko kartzela zigorrak eskatu zituen. Epaiketak ikusmin handia piztu zuen askatasunen murrizketa, "terrorista" adieraren neurrigabekeria, eta epaiketa justu bat izateko eskubidearen urraketa mahai gainean jarri baitziren.
*Ikuskizuna hasi ondoren debekatuta dago aretoan sartzea.
Espainia-Frantzia. Zuzendaritza: Igor Legarreta. Iraupena: 102 min
Neska umezurtz bat, Hirugarren Karlistaldiaren amaieran izandako bonbardaketetako batean heriotzaz zauritua, emakume misteriotsu batek erreskatatuko du eta, bere konpainiaren truke, jaso daitekeen oparirik apartekoena emango dio: hilezkortasuna.
Azaroaren 26tik abenduaren 2ra, herriko umeek helduei jarraipena egingo diete euskararen erabilera aztertuz. Helduak kontzientziatzea izango da helburua, eredu ona izan daitezen. Ondorioen berri emango dute abenduaren 3an.
Gaia: "Euskara eta biok"
Idatzi euskararekiko zure desio, bizipen, harremanak... orrialde edo postal batean.
Idatzi helbide honetara: antigua@aek.eus
Bidaltzeko azken eguna: azaroak 30
Sariak:
Soriako Tierras Altasen aurkitutako erromatar epigrafeei esker, bertan gure aroko lehen mendeetan bizi zen jendearen heriotzarekiko erritu eta sinismenen berri dugu.
2022ko urtarrilaren 16a arte egongo da irekita.
Maialen Lujanbioren soinu-instalazioa Scala proiektuaren baitan. Leku honetan bertan, eskailera nagusi honen atzealdean izandako gertakari batetik sorturikoa da pieza hau. Eskailerapean ikusitik eskaileretarako sortua.
Errealitate zati bat, kultura garaikidearen zentroaren baitan begiratua.
Errealitatea, artea eta begirada hitz eta soinu bidez birformulatuta.